Itzuli

“Euskaraldia” euskararen aldeko ekimenarekin bat egin du Geroa Baik

Bere bigarren edizioan herritarrak parte hartzera animatu ditu koalizioak

“Euskaraldia” Euskararen aldeko ekimenarekin bat egin du Geroa Baik eta datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bere bigarren edizioan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Gainera, koalizioaren egoitza arigunea izango da (euskaraz mintzatzeko gunea).

Euskaraldia, euskara ulertzen duten eta bere erabilera areagotu nahi duten herritar helduen ohitura linguistikoak aldatzeko ekintza kolektiboa da. Zentzu honetan, Euskaraldiak euskararen erabilera soziala areagotzeko duen helburua bere egiten du koalizioak. “Euskararen presentzia sozial handiagoa lortzearen alde lan egin behar dugu, horrela nahi duenak, euskara esparru sozial guztietan erabiltzeko aukera izateko aukerak sortuz”, azpimarratu du.

Koalizioak gogorarazi duenez, “Euskara Nafarroako hizkuntza propioa da eta, hortaz, gure gizartearen ondarea”. “Denon ardura da euskara sendotzea eta hedatzea”, nabarmendu du Geroa Bai, horregatik, euskara dakiten edo ulertzen duten herritarrak animatu ditu ekimen honekin bat egin dezaten eta ekimenean Ahobizi edo Belarriprest moduan parte har dezaten.

Izena eman gure buletina jasotzeko