Itzuli

“Euskaraldia”, euskararen erabileraren aldeko ekimenarekin bat egin du Geroa Baik

Bere laugarren edizioan parte hartzera deitu du koalizioak

“Euskaraldia”, euskararen erabileraren aldeko ekimenarekin bat egin du Geroa Baik eta maiatzaren 15etik 25era egingo den bere laugarren edizioan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Gainera, koalizioaren egoitza “arigunea” izango da, euskararen erabilera bermatzen duen ingurunea alegia.
Euskara ulertzen duten eta bere erabilera areagotu nahi duten herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzeko jarduera kolektiboa da euskaraldia. Zentzu honetan, euskararen erabilera soziala areagitzeko euskaraldiaren helburua bere egiten du koalizioak. “Euskararen presentzia sozial handiagoaren alde lan egin behar dugu, hala nahi duenak, esparru sozial guztietan erosotasunez erabili ahal izateko aukerak sortuz”, azpimarratu du Geroa Baik. 
Koalizioak gogorarazi duenez, “euskara Nafarroaren hizkuntza propioa da eta herritarren bizikidetza eta gizarte kohesiorako faktorea, horregatik denon ardura da bere erabilera sendotzea eta hedatzea”. Azkenik, euskara ulertzen duten herritarrei deia egiten die Geroa Baik ekimen honekin bat egin dezaten eta Ahobizi zein Belarriprest moduan parte har dezaten.

Izena eman gure buletina jasotzeko