Euskararen aldeko manifestaldian parte hartuko du Geroa Baik
Kontseiluak Bilbon deitu duen mobilizazioak euskararen normalizazioa eta biziberritzea du helburu
Kontseiluak Bilbon deitu duen manifestaldian izango da bihar. Zehazki, koalizioaren ordezkaritza honakoak egongo dira: Unai Hualde, María Solana, Jabi Arakama eta Mikel Asiain, Geroa Baiko Batzorde Iraunkorreko kideak.
Mobilizazioak euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen defentsa du helburu. Martxa arratsaldeko bostetan abiatuko da Euskalduna jauregitik “Oldarraldia aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean.
Geroa Baik aldarrikatu duenez, “euskarak batasun elementu izan behar du, inoiz ez konfrontaziorako elementu”. Horregatik egiten du bat koalizioak manifestaldi honekin eta “herritar guztien hizkuntza eskubideak aitortzeko eta bermatzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa” berretsi du ere. “Bizikidetzarako hizkuntza moduan eta etorkizunera loturik ulertzen dugu euskara”, ziurtatu du koalizioak, herritarrak mobilizazioan parte hartzera animatuz.