Euskararen aurkako manifestaldiaren antolatzaileek Hezkuntza Publikoari egindako erasoak lotsagarriak direla deritzo Geroa Baik
Euskararen aurkako manifestaldiaren antolatzaileek Hezkuntza Publikoaren, etorkinen eta ‘adimen gutxikoen’ aurka egindako erasoak tamalgarriak eta lotsagarriak direla iritzi du Geroa Baik. Koldo Martínez parlamentuko bozeramailean aburuz, Patxi Mendibururen hitzek eta adierazpenek “frogatzen dute larunbateko manifestazioaren atzean Nafarroaren pluraltasunari eta aniztasunari fobia dagoela”.
“Antolakuntzako kideetako baten adierazpenak oso larriak direla uste dugu eta onartezina den marra bat gainditu du, etorkinak eta desgaitasuna duten pertsonak erasotu baititu, gure gizarteko bi kolektiborik baztertuenak alegia”, azpimarratu du Geroa Baiko eledunak.
Martínezen arabera, “atzo gertaturikoak Hezkuntza Publikoaren gure defentsan berresten gaitu, denontzako kalitatezko hezkuntza alegia, baita ere D eredukoa; eta Nafarroa plural eta anitz baten aldeko apustuan, manifestaldi honetan aldarrikatzen denaren aurkakoa juxtu”.
“Kezkagarria da manifestaldiaren antolatzaileena bezalako sektoreen euskarafobiak modu horretan itsutzea eta aniztasuna eta pluraltasuna preziatzea ekiditea, beti gehitzen baitute eta gure gizarteko aberastasuna baitira”, amaitu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Koldo Martínez