Itzuli

Euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidearen aldeko manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik

    “Euskara eskubidea, ni más ni menos” lelopean larunbat honetan, 17:00etan Golem zinemetatik abiatuko den manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik, Nafarroa osoan eta formakuntza ziklo osoan, irakaskuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea eskatzeko.  

     
    Halaber, herritarrak elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu ere, Iruñeko haur eskoletako familia eta ikasleek edota Mendigorriko familiek haien udalerriko ikastetxe publikoan D ereduko linea bat irekitzeko eskubidea jarduteko aurkitu dituzten oztopoak salatzeko. 
     
    Horregatik, Geroa Baik deialdia egin duten familien aldarrikapenekin bat egin du, “eskubide hori hala nahi duenak jardun dezala bermatzeko, nafar herritar guztiak berdinetik berdinera tratatuz, bigarren mailako nafarrik egon gabe”. 
     
    Euskaraz ikastea eskubide bat da eta Geroa Baitik zaindari egongo gara hizkuntza ereduaren aukeraketa askatasunean atzera pausoak egon ez daitezen, bai eta hizkuntza honetan eskolaratzea, hezkuntza esparru eta maila guztietan eta Nafarroa osoan bermatu dadin”. “Ez gehiago ez gutxiago”, mobilizazioaren leloak dioen moduan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko