Itzuli

Ezkaba mendiko gotorlekua Memoria Gune moduan aldarrikatzeko zein pauso eman dituen galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko galdera bat erregistratu du, Ezkaba mendiko Gotorlekua Memoria Gune moduan aldarrikatzen duen Memoria Demokratikoaren Legea betetzeko zein pauso eman dituen jakiteko helburuarekin, lege horren arabera, gune horren berreskuratzerako lanak finantzatzeko Estatuaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen bat sinatzeko betebeharra baitago, bai eta bertan gertatu ziren gertakizunen hedapena ahalbidetzeko jarduerak egitea ere.

Gobernuari igorritako idatzizko galderan Koldo Martínezek gogorarazten duenez, Memoria Demokratikoaren Legearen xedapen honen exekuzioaren ardura Presidentetza Ministerioaren eskutan dago, Félix Bolaños buru duena alegia.

“Lau hilabete pasa dira ia legea indarrean sartu zenetik eta ez dakigu Gobernu zentralaren aldetik aurrerapausorik eman ote den, baina Nafarroako Gobernuak  gai hau jorratzen ari du ordea. Ezin onartu dezakegu Gotorlekuaren hondatze egoerak bere horretan jarraitzea eta lehenbailehen jardutea beharrezkoa da, legeak bere betetzerako uzten duen zortzi hilabeteko epea agortzera iritsi gabe, belaunaldi berriek toki horretan bizitako izugarrikeria ezagutu beharra dutelako”, salatu du Koldo Martínezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko