Ezkaba mendiko Gotorlekuko eta Iruñeko Espetxeko zigor-espedienteak Nafarroara transferitu daitezen eskatu du Koldo Martínezek
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko galdera bat aurkeztu du Goi Ganberako erregistroan, Iruñeko Probintzia Espetxeko eta Ezkaba mendiko Gotorlekuko zigor-espedienteak, Nafarroako Oroimenaren Institutuaren bitartez Nafarroako Gobernuari transferitzea aurreikusten ote duen ezagutzeko helburuarekin. Modu honetan Koldo Martínezek senitartekoen, oroimen elkarteen eta ikerlarien antzinako aldarrikapen bati bide ematen dio, dokumentazio hori hurbilago egotea eskatzen baitute, Madrilera joan gabe kontsultatzeko aukera edukitzeko.
Gobernu zentralari egindako galderan Geroa Baiko senatariak gogorarazten duenez, Erakunde Penitentziarioek dokumentu horiek zenbati probintzia artxibotara transferitu dituzte, baina ez Nafarroara, Komunitate au ez baitago estatuko artxiboen sarearen baitan. Horregatik galdetu du zein neurri hartu dituen Espainiako Gobernuak 1936ko kolpe militarrarekin eta diktadura urteekin harremana duten Erakunde Penitentziarioetako dokumentuen suntsitzea ekiditeko, bai eta noizko aurreikusten duen dokumentazio horren transferentzia, “funtsezkoa baita herritarren sektore zabalek pairatutako jazarpena eta 1936ko kolpe militarraren ondoren erregistraturiko presoen ateratzeak ezagutzeko”.
Koldo Martínezen aburuz “dokumentu hauek gordetzea eta digitalizatzea funtsezkoa da ikerketa historikorako, egiaren ezagutzean aurrera egiteko, eta egiaren, justiziaren eta erreparazioaren defentsarako, hauek baitira oroimen demokratiko batzentzako eta berriro ez errepikatzeko bermea duen bizikidetza batentzako oinarriak”.