Itzuli

Flor González, Barañaingo alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia

    Flor González izango da Barañaingo Udalerako Geroa Bairen alkategaia. Gonzálezek bizitza osoa darama Barañainen, beti “herri hobea eraikitzeko” lanean aritu delarik. Administratiboa ogibidez, Barañainek zerbitzu hobeak edukitzeko eta herri inklusiboa izateko ilusioa eta ideiak ditu: “Barañain herri bat izatea nahi dut, bertan bizi, lan egin eta gozatzeko”.

    “Begirada integrala behar dugu, gure udalerrian haurrak dituzten familientzako zein jubilatuentzako ere erabilgarriak izango diren proiektuekin, inor atzean utzi gabe”, azpimarratu du.

    González 2019an sartu zen Geroa Baiko zinegotzi moduan, eta denbora tarte honetan Barañain “modernoagoa, irisgarriagoa eta parekideagoa” bihurtzeko lanean aritu da. Hori guztia “genero ikuspegi, jasangarritasun eta aniztasunaren perspektibadun ikuspegi transbertsal batekin. Denon arteko errespetutik”.

    Alkategaiak azaldu duenez, koalizioak bere herrian aurkeztuko duen zerrendaren buruan joango den “lehen aldia” da hau, “baina harro egoteko modukoa da pauso hau ematera animatu nauten lagun eta bizilagunekin Geroa Bai ordezkatzea, egoerak eskatzen duen mailan egotea espero dut eta, jakina, langile eta arduratsu arituko naizela hitz ematen dut”.

    Geroa Bairen lanari esker legegintzaldi honetan Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Barañainentzako lortu diren zuzenketen garrantzia azpimarratu du Geroa Baiko zinegotzi eta alkategaiak: “2020an Barañaingo Alaitz BHI-ren moldaketa lanak lortu genituen (250.000€). 2021ean Lakuan komun autogarbigarri baten instalazioa (40.000€). 2022an Lagunak Klubeko padel pistaren estaldura (60.000€). Eta aurten, 2023an, Entrevientos Jubilatuen Klubean irisgarritasuna eta ekipamendua hobetzea (60.000€).

    Flor Gonzálezek Geroa Bairen Parlamentu Taldearekin batera lortu dituen inbertsioak udalerriarentzako bultzada izan dira. “Udal gobernuan egon gabe ekimena dugula eta baliabideak lortzen ditugula frogatu dugu, esparru ezberdinetan gainera, hala nola hezkuntzan edo jubilatuen klubean. Gure herriko kolektibo ezberdinen bizi kalitatea hobetzeko balio izan duten eta balioko duten inbertsioak dira, eta horretan jarraituko dut nire zinegotzi eserlekutik eta Geroa Baiko nire kideekin lankidetzan, bai Parlamentuan bai eta Nafarroako Gobernuan ere”, adierazi du Geroa Bairen alkategaiak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko