Foru-lurraldeen ustezko pribilegioa darabilten diskurtsoei aurre egitea beharrezkoa dela deritzo Barkosek
Madrilgo Komunitateak Europako funts batzuen banaketa Auzitegi Konstituzionalera eramango duela iragarri ondoren, Geroa Baik Lehendakariari honi buruz galdetuko dio
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak larunbatean iragarri zen aurrekontuen gaineko akordioa nabarmendu du komunikabideen aurrean. Esan duenez, zazpi dira Foru Komunitatean hurrenez hurren onartu diren aurrekontuak, kontuak onartu gabe urte ugari eman ondoren. Geroa Baiko bozeramaileak gaineratu duenez, “egonkortasunerako funtsezko tresna” dira, “Nafarroako eta Nafarroatik kanpoko posizio kontserbadoreen aldetik alor honetan zarata eta distortsioa sortzeko saiakeren aurrean”.
Zentzu honetan, Europako funtsen baitan Nafarroari dagokion banaketa Madrilgo Komunitateak Auzitegi Konstituzionalera eramateko iragarpena aipatu du. Barkosek iragarri duenez, hurrengo kontrol saiora Nafarroako Lehendakariari honi buruz galdetuko diote, zehazki “Europako funtsen banaketarako akordioak Konstituzionalera eramateko” Madrilgo Komunitateko Gobernuaren erabakiari buruz, “foru-lurraldeen ustezko pribilegioa dagoela esaten baita, kasu honetan Nafarroarena”. “Diskurtso mota honi aurre egitea beharrezkoa da, ezegonkortasuna sortzen dutenak baitira, bai eta Nafarroa ikusmira bidegabe eta maltzurrean jartzen dutenak ere”, gaineratu du.
Uxue Barkos