Foru Ogasuna ez duela babesten egotzi dio Barkosek PP-ri
Geroa Baiko senatariak zuzenketa bat aurkeztu du Autonomia Erkidegoen zorraren barkatzeak Nafarroa ez zigortzeko baina Núñez Feijóoren alderdiak ez du onartu
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Alderdi Popularra salatu du gaur “Foru Ogasuna babesteari uko egiten diolako”, izan ere Autonomia Erkidegoen zorraren barkatzeak Nafarroa ez zigortzea eskatzen zuen zuzenketa bat aurkeztu du Geroa Baik baina popularrek baztertu egin dute.
Horrela, Senatuko Talde Popularrak, autonomien finantzazioaren inguruko mozio baten sustatzaile, Barkosek planteatutako zuzenketa bat onartzeari uko egin dio, nahiz eta horren bitartez Gobernu zentrala premiatzen zen “zorraren barkatze horrek ez dezala eraginik izan foru lurraldeek, euren ogasunen bitartez, Administraritza Publikoen zorraren interesak bere gain hartzeko duten konpromisoengan”.
Halaber, Geroa Baiko senatariak ziurtatu du PPk planteaturiko testuak “ez duela konponbiderik ematen”, PSOErekin dituen ezberdintasun “koiunturalei” erantzuten baitie bakarrik. “Hamarkada askotatik hona, espainiar bipartidismoak Estatuaren ordenamenduaren ikuspegi bat du Moncloatik, eta zeharo ezberdina den beste ikuspegi bat oposiziotik”. “Eta honek ez dio inolako ideologiari erantzuten: bipartidismoaren sakontasun politikoaren adierazpen argia da”, ziurtatu du.
Bestalde, Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkezteko beharra elkarbanatu du PPrekin foru senatariak, nahiz eta formakuntza honi gogorarazi dion ere “Gaztela eta Leon, Aragoi edo Extremaduran egoera berbera bizi dutela. Eta are gehiago: denak egin dezakeela okerrera, Valentzian, Murtzian edo Balear irletan bezala, azken hauetan 2025eko kontuak itxi baitituzte, baina Vox-ek inposaturiko murrizketak bertan daude… murrizketak, gogorarazi nahi ditut, baita ere suteen prebentziorako politiketan”.
Vox-ekin dituen aliantzengatik gogor kritikatu du Barkosek PP, eta Abascal buru duen formakuntzak “sartzen ari duen labirintotik irtetera” premiatu du.
Ildo honetan, Geroa Baiko senatariak Alderdi Popularra premiatu du barkamenak eska ditzan bere idazkari nagusi den Miguel Telladok pasa den asteburuan Nafarroan egindako adierazpenen ondoren. “«Hobiak zulatzera» Nafarroara etortzea doilorkeria da”, ziurtatu du Barkosek, aldi berean gaineratuz adierazpen horiek “metafora moduan, akatsa baino gehiago dira, eta diskurtso politiko moduan, ez zait ezer baldarragorik okurritzen”.
“Vox-en aurrerakada eragotzi nahi baduzue, ez ezazue bere lengoaiarekin egin; Vox-ekin lehiatu nahi baduzue, ez ezazue kopiatu, originalaren eta kopiaren artean, jendeak beti originala hautatzen baitu”, amaitu du esanez.
Uxue Barkos