Itzuli

Foru Parlamentuak elkarretaratze isiletan indarkeria matxistaren aurkako jarrera argia mantentzea balioetsi du Barkosek

Marokoko herriari Geroa Bairen elkartasuna helarazi dio lurrikararen ondoren, bai eta asteburu honetan ekaitzek kalteturiko Nafarroako herriei ere

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Geroa Bairen  eledunak bere koalizioaren elkartasuna helarazi dio Marokoko herriari asteburu honetan pairatutako lurrikara larriaren ondoren. 

    Halaber, asteburu honetan kazkabarrak eta ekaitzek kaltetutako Nafarroako herriei bere elkartasuna helarazi die ere Barkosek.

    Azkenik, ‘Stop agresores’ lelopean genero indarkeriaren biktima bat dagoen bakoitzean deitzen diren elkarretaratze isilen inguruan akordio berria lortzeko Ganberako presidentearen proposamena aipatu du Geroa Bairen eledunak. Barkosek balioetsi duenez, “indarkeria matxistaren aurka jarrera argi eta esplizitua mantenduko da” Ganberan eta era berean azpimarratu duenez, “formakuntza gehienok indarkeria matxistaren aurka agertzen jarraitzeko gure bokazioa adierazi dugu”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko