Itzuli

Foruaren Hobekuntza eguneratzeko 40 pertsona eta erakunde baino gehiagorekin lan plan bat planteatu du Geroa Baik

Esparru ezberdinetako pertsona eta erakundeak barneratu ditu koalizioak bere proposamenen artean, elkarrizketa “lasai eta anbizioduna mesedetzeko, baina marra gorririk gabekoa”

    ‘Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa edo gazteleraz LORAFNA deiturikoa eguneratzeko eta XXI mendeko errealitate sozialari eta Nafarroako herritarren sentitzeko moduari Ponentziaren’ markoan lan proposamen bat landu du Geroa Baik, bertan 40 pertsona eta erakunde baino gehiagoren parte hartzea proposatuz, horiek guztiak esparru ezberdinetatik ekarriz, hala nola esparru politiko edo juridikotik, edota lan eta gizarte alorretik ere. Era berean, Herritarren ekarpenak Ponentzian aztertzeko aukera jasotzen du ere Geroa bairen proposamenak.

    Ponentzia elkarrizketarako espazio “lasaia eta anbizioduna, baina marra gorririk gabekoa” izatea espero du koalizioak, horrela foru autogobernuaren lege gorenaren eguneratzea posible egiteko helburuarekin.

    Zentzu honetan, Geroa Baik azpimarratu duenez, “eztabaida honek adostasunak bilatzera, parte hartzaileak izatera eta gardenak izatera behartuko gaitu”. Eta izan ere, Ponentzia honen sustatzaileen artean koalizioa bera ere zegoen eta horren helburuen artean “gure eskumenak garatzea, autogobernuan sakontzea eta sentikortasun ezberdinen artean topaketarako puntu hobea izatea” daude.

    Geroa Bairen proposamenak honakoak jasotzen ditu:

    • Fernando Mikelarena Peña, Zaragozako Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio irakaslea
    • Gregorio Monreal Zia, Zuzenbidearen Historiaren katedradun emeritua NUPen eta senatari ohia
    • Fernando de la Hucha Celador, Finantza eta Zerga Zuzenbidearen katedraduna NUPen
    • Juan Cruz Alli Aranguren, Zuzenbidean ohorezko irakasle NUPen eta Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia
    • Juana Goizueta Vértiz, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle atxikia EHUn
    • Uxue Barkos Berruezo, senatari autonomikoa eta Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia
    • Alvaro Baraibar Etxeberria, Historia Modernoan doktorea eta NUPeko Giza Zientzia eta Hezkuntza Departamentuetan Irakasle
    • Miguel Izu Belloso, Zuzenbidean doktorea eta foru parlamentari ohia
    • Roldán Jimeno Aranguren, Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra NUPen
    • Francisco Javier Eneriz Olaetxea, Zuzenbidean doktorea eta Nafarroako Foru Komunitateko Ararteko ohia
    • Joseba Asiain Albisu, Presidentetza, Gobernu Ireki eta Nafarroako Parlamentuarekin Harremanetarako zuzendari nagusia
    • Aritz Romeo Ruiz, Zuzenbide Administratiboan doktorea eta NUPeko irakaslea
    • Esther Erice Martínez, Nafarroako Auzitegi Goreneko Areto Zibil eta Penaleko magistratua
    • Sergio Pérez García, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia
    • Martín Razquin Lizarraga, NUPen Zuzenbide Administratiboko katedraduna
    • Cristina Zoco Zabala, Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea NUPen
    • Patricia Abad Encinas, Nafarroako Gobernuko Berdintasunaren Nafarroako Institutuko zuzendari gerentea
    • Luis Ordoki Urdaci, Nafarroako Kontuen Ganberako zuzendari nagusi ohia
    • Jabier Arakama Urtiaga, Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendari gerentea
    • Ana Clara Villanueva Latorre, Zuzenbide Publikoko irakaslea NUPen
    • Ignacio Cabeza del Salvador, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea
    • Patxi Vera Donazar, Foru Komunitateko Arartekoa

    Era berean, Geroa Bairen proposamenean beste erakundeetako ordezkarien partaidetza planteatzen da ere, besteak beste: Nafarroako Enpresarien Konfederazioa; Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Konfederazioa; Erakunde Sozialen Plataforma; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa; Nafarroako Unibertsitate Publikoa; UGT, CCOO, ELA, LAB, UAGN eta EHNE sindikatuak; Elkartu Ikerketa eta Dibulgazio foroa.

    Gainera, Ponentziaren lanei herritarrek proposaturiko ideiak eta gomendioak Ponentziaren lan metodologiaren baitan sartzeko aukera aztertzea proposatu du koalizioak, Nafarroako Parlamentuko Araudi berriak eskaintzen dituen aukera berriei helduz.

    Azkenik, eta Ponentziaren lanak garatu ahal izateko, 1982tik hona espainiar Estatuko autonomia estatutu ezberdinetan egin diren aldaketa nagusiei buruzko txostena eskatu die Geroa Baik Ganberako zerbitzu juridikoei.

    Izena eman gure buletina jasotzeko