Foruzaingoaren eredu integral baten alde lan egitea defendatu du Geroa Baik
Zentzu honetan doan interpelazio bat defendatuko du ostegun honetan Nafarroako Parlamentuan egingo den kontrol saioan
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak bere elkartasuna helarazi die diskoteka baten sutean Murtzian jazotako gertakari trajikoaren biktimei.
Halaber, Nafarroako Parlamentuko hurrengo osoko bilkuran Geroa Baik defendatuko dituen ekimenak azaldu ditu Azconak. Zehazki, Foruzaingoaren ereduari buruz politika orokorreko interpelazio bat defendatuko du Geroa Baik. Azconak azpimarratu duenez, “Geroa Baitik polizia integral baten alde egin nahi dugu lan, Amejoramenduan egiteke dauden eskumen guztien transferentziaren aldeko apustua egiten dugu, baina ez bakarrik trafikoarena, baizik eta Foruzaingoarentzako aldarrikatu ditugun besteak ere, hala nola hiri segurtasuna, ingurumena (kasu honetan naturaren babesa) edo ikuskizun publikoak”.
Azconak ere nabarmendu duenez, Gobernuari hurrengo kontrol saioan, Geroa Baik Pirinioaren Planari buruz eta Gobernantza ereduari buruz galdetuko du. Eledunaren arabera, “Geroa Bairen iritziz Pirinioaren Plana lehenestea beharrezkoa da, baina baita ere gobernantza eredu hau Nafarroako beste eskualdeetara hedatzeko aukera aztertzea”.
Era berean, Geroa Bairen eledunak iragarri duenez koalizioak finkatze funtsen balantzeari buruz eta Atzerritarrentzako Nafarroako bulegoetan dauden urritasunei buruz galdetuko du, Estatuko eskumena izan arren, egungo egoera arintzeko Nafarroako Gobernuak eta Migrazio Politiken Departamentuak neurririk aurreikusten duten jakin nahi baitu.
Pablo Azcona