Garraioaren Hirian onura pribatuaren ereduari iturria moztea eta eredua aldatzea eskatu du Geroa Baik
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak fondo publikoetatik milioika euroko galeren “iturria moztea” eskatu du, bai eta “orobat onura pribatuaren eredua aldatzea” Iruñeko Garraioaren Hirian lurzoruaren eta azalera eskubideen kudeaketan, “2006tik UPNren gobernuen babespean enpresa jakin batzuen negozioaren ohiko feudoa alegia”.
Esleipena zuen ABEEko bi enpresek Nasuvinsa-rekin duten 9 milioi euroko zorrari buruz ezagutu diren informazioen ondoren, horren ondorioz lurzoru enpresa publikoak kontratua bertan behera utzi duelarik, eta kontratu hau 2006an esleitu zen prozedimendu ilunari buruz Koldo Martínezek esan du “kezkagarria dela Gobernua eta diru-kutxa publikoa izatea, Garraioaren Hiriaren gidari UPN zenean egindako kudeaketan egon ziren negoziotxoetan egindako bihurrikerien ordaintzaileak”.
“Nafarroako Gobernuak laugarren fasearen lursailen desjabetzean egindako txapuzagatik 50 milioi ordaindu ondoren eta inbertsioa beti publikoa eta onura beti pribatua zen kudeaketa eredu baten ondoren, orain jakinda esleipena zuen ABEEak 9 milioiko zuloa utzi duela eta susmo guztiak negozio biribil honen esleipenean dagoela, Nasuvinsak egin zezakeen gauzarik hoberena iturria ixtea eta Garraioaren Hiriaren kontrol publikoa berreskuratzea izan da”, adierazi du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.
“Norbaitek azaldu beharko die orain nafarrei 12 urtetan egindako zentzugabekeriak eta Komunitate honentzako kudeaketa eredu hau izan den hondamendia, interes pribatu batzuen neurrira egina, haien pelotazoekin kezka handiagoa zutenak, Garraioaren Hirian garapen industriala eta benetako jarduera produktiboa garatzeko baino. Horregatik guztiagatik, José María Ayerdi Nasuvinsako zuzendari gerentearen agerraldia eskatu dugu, hemen esandakoa Nafarroako Parlamentuan azal dezan”, amaitu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez