Gaur UPN, PP, Vox eta EH Bilduk onartutako legeak aurrekontuetan izango duen eraginaren aurrean bere kezka agertu du Geroa Baik
Ardura politikoa eskatu du koalizioak eta aurrekontuen negoziazioa indar aurrerakoien artean egin dadila eskatu du
Geroa Baik bere “kezka” agertu du EH Bilduk bere botoak UPN, PPN eta Vox alderdienekin batu ondoren, erregionalistek sustaturiko foru lege proposamenarekin bat egin baitute Ogasuneko langileen artean produktibitate-osagarri bat hedatzeko, zerga iruzurraren aurkako borrokan profesionalen lanari pizgarriak emateko helburuarekin.
Koalizioak ohartarazi duenez, “EH Bilduk eskuinei agertutako babesari esker, aurrekontuetan eragina izango duen lege bat onartu da”. Geroa Baik gogorarazi duenez, “2025 urterako aurrekontuen negoziazio hasieran gaude eta mota honetako ekintzak ez dira horiek baldintzatzeko modurik hoberena, are gehiago kontuan izanik konpromiso hori gainontzeko indar aurrerakoion irizpidearen aurka hartu dela eta funtzio publikoko mahai orokorrean dauden sindikatuen artean beharrezkoa den elkarrizketa sozialik gabe ere”.
Geroa Baik gogorarazi duenez “9 urte daramatzagu indar aurrerakoien artean aurrekontuen inguruan akordioak lortuz eta hori da gure nahia”. Horregatik guztiagatik, Geroa Baik “ardura politikoa” eskatu du, bai eta “gobernagarritasun akordioak ditugun esparruetan itunaren eta negoziazioaren bidearekin jarraitzea ere”.
Azkenik, koalizioaren aburuz “onartutako Legean jasotzen den osagarria, erabat zilegizkoa den profesionalen eskaera da, are gehiago 2016-2019 Zerga Iruzurraren aurkako Borrokarako Planean sartu zenean”. Hala ere, Geroa Baik ohartarazi du “soldata igoera garrantzitsu handi baten aurrean” gaudela, eta horrek “zalantzarik gabe, foru legediaren arabera negoziazio kolektiboan erabaki beharreko esparru baten gainean eragina du”.