Gazteek etxebizitza lortzeko politiketan Nafarroak aurrea daramala gogorarazi du Koldo Martínezek
“Bizkor ibili behar dugu eta gazteek etorkizun bat eraikitzera animatuko dituen politikei heldu behar diegu behingoz”
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak gaurko Senatuko osoko bilkuran PSOEri eskatu dio gazteek bizi proiektu bat garatu ahal izateko pauso tinkoak eman ditzan, Nafarroako Gobernuak azken urteotan garatu izan dituen moduko etxebizitza politiken ildoan eta, hein batean, orain Sánchezen Gobernuak ezarriko dituenean.
Ardurapeko seme-alaba bakoitzeko hileko 100 euroko laguntzak emateko lege proposamenaren eztabaidan, Geroa Bai alde agertu delarik eta PSOEk aintzat hartzeari uko egin diolarik, Koldo Martínezek talde politikoak animatu ditu, eta bereziki sozialistak, “gazteak euren etorkizuna eraikitzera animatuko dituen politikei behingoz heltzera”.
“Seme-alabak edukitzeagatik gaur eskatzen ditugun laguntza hauek -azpimarratu du- pauso bat dira, baina gehiago egin beharra dago, pauso gehiago eman behar dira, hala nola etxebizitza eskubide erreal bihurtu eta ez baliorik ez duen Konstituzioaren esaldi hutsa. Horretarako etxebizitza jabe handiei zeharka begiratzeari utzi beharra dago eta alokairuaren salneurriaren kontrola bezalako neurri arinei aurre egin. Angela Merkelek egin zuen. Emmanuel Macronek egin zuen. Iparramerikako demokratek egin dute estatu ugaritan. Gobernuko presidenteak Etxebizitza Lege bat iragarri zuen 2018ko irailean eta hiru urte igaro dira”.
Koldo Martínezek gogorarazi duenez, “Nafarroan 2018tik daramagu gazteei 250 euro emanez Emanzipa programaren bitartez eta familia zaurgarrientzako David programaren bidez. Izaera mugagabearekin, ez orain Sánchezek aurkeztu duen proiektuan bezala, bi urte besterik ez baitu irauten. Gainera, alokairurako laguntzak orokorrak ditugu ere, gazteentzako ere, errentaren araberakoak eta %25 eta %75 bitartekoak”.
Orain etxebizitza hutsentzako Ondasun Higiezinen gaineko Zergan gainordaina iragartzea aurpegiratu dio Geroa Baiko senatariak Gobernu zentralari, Nafarroan onartutako araudi horri berari Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri baitzion.
Ardurapeko seme-alaba bakoitzeko 100 euroko laguntza
Koldo Martínezek gogorarazi du Espainia heziera laguntzetan Europarekin alderatuz atzean dagoela eta politika hauek haur-pobreziaren murrizketa eragina dutela. “Errumania eta Bulgariaren atzetik, tasarik handiena dugu txirotasun egoeran dauden 2,1 milioi haurrekin. %27,4ko tasa bati buruz ari gara, EBko bataz bestekoa baino ia 10 puntu handiagoa. Eta gora joango den zifra bat da, Save the Childrenen aurreikuspenen arabera Espainian adin txikikoen %30 txirotasun egoeran egon baitaitezke pandemia dela eta”.
Geroa Baiko senatariaren aburuz, Espainiak atzera egiten ari du alor honetan, ardurapeko seme-alaba bakoitzeko laguntzak Gizarte Segurantzaren Gutxieneko Bizi Diru-sarreren baitan subsumituz. “Erabaki honek frogatzen du gai hau ez dagoela Gobernu zentralaren agendan”, ziurtatu du.