Itzuli

Gazteen buruko osasuna sendotzeko politiken alde egin du Geroa Baik

Ana Ansa parlamentariak ziurtatu duenez “zifrak izugarriak dira eta erantzuna maila guztietan eman beharra dago”

    Ana Ansa Ana Ansa

    Gazten buruko osasuna sendotzeko politikak garatzearen alde egin du Geroa Baik. Ana Ansa parlamentariak ziurtatu duenez “zifrak izugarriak dira, buruko osasun txarraren epidemia baten aurrean gaude eta erantzunak egokia izan behar du eta maila guztietan eman”.

    Ansa parlamentariak azpimarratu duenez, “osasun aktiboen gainean kontziente izateak eta horiek indartzeak, baldintza gogorren aurrean osasuna mantentzeko mesede handia egin dezakete, bai eta hori hobetzeko ere”, eta horregatik ildo honetan doan ekimen bat erregistratu du.

    Horrela, “osasun aktiboak identifikatzearen, sendotzearen eta mapeatzearen” aldeko apustua egin du Geroa Baiko parlamentariak. “Osasunaren promozioan, zailtasunak gainditzearen eta gaitasunak eta osasuna irabaztearen edo depresioan edo beste patologietan erortzearen arteko ezberdintasuna izan daiteke hau”, nabarmendu du. 

    Aurkeztutako ekimenean, “Osasun Publikoko Institututik gazteen osasun aktiboen mapak burutzea errazteko programa bat diseinatzea” proposatzen du Geroa Baik, eta “Gazteriaren Nafarroako Institutuari programa hau garatzeko behar dezakeen laguntza teknikoa eta profesionala” ematearen alde egin du ere.

    Halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen da “tokiko erakundeekin lankidetzara ekin diezaion, udalerri bakoitzean tresna hau garatu ahal izateko”, bai eta “sistema bera mapeatzea ere: hezkuntza, osasuna, gizarte gaiak, berdintasuna... osasuna sendotzeko gaitasuna erakusten duten politika horiek sendotzeko helburuarekin” eta “antzemandako osasun aktiboen garapen proposamenak babestu eta garatzeko konpromisoa hartzea ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko