Itzuli

Gaztekok Bai-k Más Madrid Joven-ekin batera gazteriaren erronka nagusiak analizatu ditu

    Gazteok Bai Geroa Bairen gazte erakundeak topaketa egin du asteburu honetan Mas Madrid Joven antolakundearekin, bertan gazteriaren erronka nagusien gaineko agenda bat ezartzeko aukera eduki dutelarik.

     

    Bi erakundeek bat egin zuten zerbitzu publikoak eta arreta psikologiko publikoa areagotzearen beharra azpimarratzean, bai eta gazteen emantzipazioa errazteko zein lan baldintza duinak bermatzeko baliabideak handitzearen garrantzia azpimarratzean ere.


    Era berean, Gazteok Baik Nafarroan autogobernuari esker eta Geroa Baik 2015ean hasitako bideari esker garatutako politika aurrerakoietako batzuk azaltzeko aukera izan zuen.

    Más Madridekin egindako bilera, Gazteok Baik antolakundeak ekin dion kontaktu errondaren baitan egindako hirugarrena izan da, duela aste batzuk Joves del País Valencià-Compromís eta Més per Mallorca alderdiko Mallorca Nova antolakundeekin egindako bileren ondoren.

    Madrilera egindako bisitan, Gazteok Baiko ordezkariek Saharako herriarentzako Giza Eskubideen eta autodeterminazio eskubidearen aldeko martxan parte hartu zuten.

    Izena eman gure buletina jasotzeko