Gazteok Bai Joves del Pais Valencia-ren IV kongresuan egon da
Gazteriaren buruko osasunaren arazoari heltzeko beharra azpimarratu zuen Gaizak Navarlazek, bai eta arreta psikologiko publikoa areagotzearen alde egin ere
Geroa Baiko gazte antolakundea den Gazteok Bai-ren ordezkaritza bat Joves del País Valencià – Compromés-eko gazteriaren IV Kongresuan egon da asteburu honetan.
Gazteok Baiko presidenteak Kongresuan parte hartzeko aukera izan zuen, Isa Llobell koordinatzaile berria zorionduz Idazkari Nagusi moduan hautatua izan ondoren.
Gazteok Baiko presidenteak nabarmendu zuenez, “gazteen bizi kalitatea hobetzen saiatzeko” lanean aritzeko helburu bera dute bi gazte antolakundeek.
Zentzu honetan, gazteengan geroz eta agerikoagoa den arazo bati erreparatu zion, buruko osasunari dagokiona alegia. “Oportunismo politikoa behingoz baztertu beharra dugu eta buruko osasunaren arazoen aurrean tinko jarri”, ziurtatu zuen Navarlazek, aldi berean “arreta psikologiko publikoa areagotzearen” alde eginez, “gazteen artean heriotza arrazoi nagusia onbideratu nahi badugu, suizidioa alegia”.
“Aisialdi eredu ezberdinak aurkitu nahi ditugu ere, drogetatik urrun, horiei buruz hitz egitea hainbeste kostatu arren familia asko hausten baititu, eta gure zirkulu, lagunarte eta senitartekoei hainbeste min eragiten baitie ere”, azpimarratu zuen Navarlazek.
Nortasun ezberdinen defentsan batzeko deia eginez amaitu zuen Gazteok Baiko presidenteak, “gure lurraldeek aberastasunari eta aniztasunari esker egiten dute aurrera, nor garen eta nondik gatozen inoiz ahaztu gabe”, amaitu zuen.
Joves-PV Kongresura Gazteok Bairen ordezkaritzan Gaizka Navarlaz, Lydia Romero eta Guillermo Larrayoz egon ziren.