Itzuli

Gazteok Bai, Gazteria Sozialistak eta Podemoseko Gazteria Morea antolakundeek eltzekada bat deitu dute PPren egoitza parean astelehenean, maiatzak 1 goizeko 10:30etan

Hiru gazte antolakundeak komunikabideen aurrean agertu dira hiritarrei mobilizatzeko deialdia luzatzeko, aste honetan zehar ezagutu diren ustelkeria eskandaluen aurrean bai eta Alderdi Popularrak epaile eta fiskalei egindako presioen aurka egiteko.

Hiru antolakundeek Nafarroako PPren aurrean eltzekada egiteko deialdia egin dute datorren maiatzaren 1ean 10:30etan.

Carlos Mena JSN-NGS-ko Idazkari Nagusiaren arabera, “gazteria haserre gaude astero ustelkeria kasu berri bat aditzera ematen delako eta Alderdi Popularreko agintari bakar batek ere erantzunik ematen ez duelako ez eta dimisiorik aurkezten ere”.

Gazteok Baiko Idoia de Carlosen arabera, “nekaturik gaude egoera hau ekiditeko ezer egitearen aurrean eta Estatuan Europar Batasuneko alderdirik ustelenak agintzen jarraitzen duelako”.

Amaitzeko, Podemoseko Gazteria Moreko Joaquín Orozek gazteria osoari eskatu dio eltzekadan parte har dezan “ez baitugu lapurrik nahi erakundeetan eta Alderdi Popularrak ostutako guztia itzultzera premiatu nahi dugu”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko