Gazteok Bai-k 2022-23 ekintza plana aurkeztu du

Gazteok Bai Geroa Bairen gazte antolakundeak 2022-2023 Ekintza Plana aurkeztu du, harekin gazte partaidetzarako espazio ezberdinetan bere inplikazioa eta lankidetza sendotzea bilatuz, bai eta gazteria sektorean sortu daitezkeen kezka eta arazoei erantzuna ematen saiatzeko lan egitea ere. Horrela, gazteriaren mesedetan egin dezaketen akordioak lortzeko, elkarrizketa eta konstantzia funtsezko tresnak direla iritzi du, eta politika horiek gauzatzeko baliabidea.
Gazteok Baik gazteriaren kezka argiengan jarri nahi ditu bere esfortzuak datozen hilabeteetan, hala nola etxebizitzaren lortzean edo gazteen artean lan duinaren bultzadan, prekariotasunari eta denborazkotasunari aurre eginez. Era berean, Gazteok Baik Nafarroaren nortasun eta autogobernuaren defentsa irmoa egingo du, ongizate politiketan aurrera egiteko funtsezko tresna baita, edo Saharako herriarentzako autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko ere.
Gaizka Navarlaz Gazteok Baiko presidenteak eskuin muturraren gorakadaren aurrean foru erakundeen nortasuna defendatzeko beharra nabarmendu du, eta ziurtatu duenez, “Nafarroako erakundeak dira, kudeaketa egokia jardunez, kalitatezko politika publikoetan aurrera egitea ahalbidetu dutenak”.
Bere aldetik, Guillermo Larrayoz gazeokbaikideak etxebizitza alorrean neurri eraginkorrak sendotzearen eta haien ezarpenaren beharra azpimarratu du. Larrayozek ziurtatu duenez, energien salneurri historikoen aurrean, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da gazteen emantzipazioa erraztea. Gazteei bizitza heldura iristea errazteko, erakundeetatik gazteria politika integralak ezartzea beharrezkoa da. Funtsean, enplegu eta etxebizitza duina lor dezaten mesedetuz.
Azkenik, Lydia Romerok gazte indar ezberdinen arteko batasuna eskatu du Saharako herriak autodeterminazio erreferendum bat edukitzeko duen eskubidea aldarrikatzeko.