Itzuli

Gazteok Baik ekitaldi bat egingo du abenduaren 3an Nafarroaren eta Euskararen eguna dela eta

    Gazteok Bai, Geroa Baiko gazte antolakundeak, ekitaldi bat egingo du ostiral honetan, abenduak 3, horrekin “nafar nortasunaren eta euskararen garrantzia azpimarratzeko”, eta ekitaldi hori “Nafarroako gazteentzako abiapuntu izatea” espero dute.

    Gazteok Baik gazte nafarzale guztiei deia luzatzen die ekitaldira bertaratu daitezen, Iruñeko Caldereriako erabilera anitzeko aretoan, abenduaren 3an, 10:45etan, Nafarroaren eta Euskararen Eguna dela eta.

    Izena eman gure buletina jasotzeko