Gehiengo aurrerakoiak Sarasate Pasealekuaren etorkizunari buruz bihar egingo den eztabaidan parte hartuko duela iragarri du, eta UPNk5 urtez proiektu honi ezarri dion blokeoa salatu du ere
Geroa Bai, EH-Bildu, PSN-PSOE eta Contigo-Zurekin udal taldeek "gobernu taldearen jarrera aldatzea eta udalbatzaren gehiengoak defendatutako proposamena modu serio eta zorrotzean eta adostasunaren bitartez behingoz lantzen hastea" eskatu dute
Iruñeko Udaleko gehiengo aurrerakoiak gaur iragarri duenez, bihar EHAEOren (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) Nafarroako ordezkaritzaren jardunaldira joango dira Iruñeko Sarasate pasealekuaren etorkizuna aztertzeko.
Taldeek bere esker ona agertu dute gonbidapenagatik, baina gogorarazi dute diseinu berriak eta urbanizazioak "bost urte daramatzatela geldirik, denbora tarte honetan zehar UPNk bere eginkizunekin ez baitu bete eta aldebakartasunez jokatu baitu". Taldeen jarrera "entzute aktiboarena" izango da, eta "hiri-proiektu garrantzitsu hau garatu ahal izateko konponbideak ematen saiatuko dira".
Era berean, gogorarazi dute duela gutxi adierazpen bat onartu zela Hirigintza Batzordean, UPNren eta PPren kontrako botoekin, "proiektuaren geldiaraztea salatzeko" eta "2023ko otsailaren 9ko Osoko Bilkuran ZIP proiektua eguneratzeko onartutako zuzenketa aplikatu zedin eskatzeko, udal taldeek hura aberasteko proposamen partzialak eztabaidatu eta aurkeztu ondoren".
Horrela, “honakoa Gobernu taldearen jarreran aldaketa” izatea eskatzen dute taldeek, bai eta “proposamen honetan modu serio eta zorrotzean eta adostasunaren bitartez behingoz lanean jar daitezen ere, udal talde guztien partaidetzarekin, izan ere gogorarazi beharra dago proposamen honek herritarren eta merkatarien babesa duela”, adierazi dute.