Itzuli

Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsak Nafarroari ordaintzeko prozesua bizkortzea eskatu du Geroa Baik

Jabi Arakama parlamentariak Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatu ditu ordainketa desblokeatzeko tramiteak lehenbailehen amaitu ditzaten

    Jabi Arakama Jabi Arakama

    2018an Espainiako Gobernuak onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsak Nafarroari ordaintzeko prozesua bizkortzea eskatu du Geroa Baik. Jabi Arakama koalizioko parlamentariak ekimen bat aurkeztu du Foru Parlamentuan, Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatzeko helburuarekin, horiek “Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunari dagozkion funtsen ordainketa Nafarroako Foru Komunitateari egiteko tramiteak lehenbailehen amaitu ditzaten”.

    Arakamak gogorarazi duenez, “Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunak Espainiako Gobernuaren aldetik mila milioi euroko ezohiko ekarpen bat aurreikusten du, indarkeria matxistaren aurkako borrokarako tokiko erakundeek, erkidegoetakoek eta estatu mailakoek neurriak bultzatu ahal izateko”, eta parlamentariak azpimarratu duen moduan, “Nafarroako Gobernuaren estimazioen arabera, gure komunitateak 1,5 milioi euro inguru jaso lezake alor honetan bultzatzen ari dituen politikak sendotzeko”.

    “Lau urte igaro dira ituna onartu zenetik, eta Espainiako Gobernuak behin baino gehiagotan emandako hitzezko konpromisoa egon arren, egia dena da Nafarroari dagozkion funtsak oraindik ez direla iritsi”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentariak, horregatik “ordainketa bizkortzea” eskatu du, horrela “indarkeria matxistaren aurkako borrokan ahalik eta baliabide eta tresna gehien eduki ahal izateko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko