Itzuli

Gero Baik parlamentuko lan saioa eskatu du suizidioaren prebentzioan lan egiten duen Besarkada Elkartearekin

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Baik ekimen parlamentarioa erregistratu du gaur Besarkada-Abrazo Elkarteko ordezkariekin Osasun Batzordean lan saioa eskatzeko, Nafarroan suizidioaren egoera zein den informa dezaten, bai eta elkarteak burutzen dituen jarduerei buruz berri eman dezaten ere.

    Koldo Martínez Geroa Baiko foru parlamentariak ziurtatu duenez “Geroa Baitik Suizidioaren Prebentziorako Munduko Egunarekin bat egin nahi dugu, Besarkada-Abrazo Elkartearekin, Lagun Maitatu Baten Suizidioa Jasandako Pertsonen Elkartearekin alegia Parlamentuan Lan Saioa egin dadin eskatuz, herritarren artean jokabide suiziden prebentzioan lagunduz modu honetan”.

    Martínezek gogorarazi duenez “urtero 3.700 pertsona inguru hiltzen dira Estatuan suizidioa dela eta (trafiko istripuek eragindako heriotzen bikoitza), nahiz eta ziurrenik gehiago izan, suizidioa Espainian muturreko heriotza egoeren lehen arrazoia baita eta, mundu mailan, 40 segunduro egiten du pertsona batek bere buruaz beste”.

    Geroa Baiko foru parlamentariak azpimarratu duenez “suizidioa dela eta heriotza kopuruak hirugarren urtez jarraian behera egin du Nafarroan, baina hala ere gure Komunitatean suizioa dela eta heriotza kopurua ia mila lagunekoa da 2000 urteaz geroztik”.

    Martinezek nabarmendu duenez “Nafarroan ekintza protokolo bat landu zen 2014an baina oso gutxi eguneratu da”. “Estatuko zenbait komunitatetan prebentzio planik ere ez dute gaur egun”, gaineratu du.

    Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez “zeharo beharrezkoa da Besarkada-Abrazo Elkartea entzutea jokabide suiziden prebentziorako osasungintza, politika eta gizarte neurrietan sakontzeko, izan ere, isiltasunak (suizidioaren gainekoa), besteak beste, hil egiten du”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko