Itzuli

BIZIKIDETZA PLANA NAFARROA ANITZ ETA BEGIRUNETSU BAT ERAIKITZEKO FUNTSEZKO PAUSOA DELA ZIURTATU DU GEROA BAIK

Koalizioaren aburuz “2015ean hasitako prozesuan zedarri berri eta garrantzitsua da honakoa, Uxue Barkosen Gobernuak Nafarroan lehen aldiz Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia sortu zuenetik”

    Geroa Baik bere oniritzia agertu du gaur Nafarroako Gobernuak lehenengo 2021-2024 Bizikidetzarako Plan Estrategikoa onartu ondoren, horrek “funtsezko pausoa ekarriko baitu Nafarroa anitz eta giza eskubideekiko eta balore demokratikoekiko begirunetsu batean berdintasunezko eta askatasunezko bizikidetzan aurrera egiteko”.

    Halaber, koalizioak azpimarratu duenez, “Plan honen onarpenak 2015ean hasitako prozesuan zedarri berri eta garrantzitsu bat jarriko du, Uxue Barkosen Gobernuak Nafarroan lehen aldiz Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia sortu zuenetik”.

     Zentzu honetan, “Ana Ollo kontseilaria buru duen Herritarrekiko Harremanetarako Departamentutik Plan hau lantzeko egin den lan gogorra” nabarmendu du Geroa Baik, “plan honek partaidetza handia izan duelarik gure gizarteko esparru anitzetatik jasotako ekarpenekin, horiekin planaren aberastea meseduz, bai eta Nafarroan bizikidetzaren ikuspegi integral eta globala emanez ere”.

     Geroa Bairen iritziz “2030 Agendan oinarrituriko Garapen Jasangarrirako Helburuetan sakontzearen aldeko apustu argia da, pertsona guztientzako giza eskubide guztiak bermatuz eta balore demokratikoekiko errespetuaren bitartez”. “Horretarako – azpimarratu du koalizioak – Nafarroakoa bezalako gizarte anitzak eskaintzen dituen potentzialtasunak aprobetxatu behar ditugu, bai eta bertatik sor daitezkeen balizko gatazkak aurreikusi ere”.

     Bestalde, 2021-2024 I Bizikidetza Plan Estrategikoaren inguruan Nafarra Sumak hartutako jarrera gaitzetsi du Geroa Baik, “lehen unetik bere burua kanpoan utzi baitu eta planari ekarpenak positiboan egiteari uko egin baitio”. “Navarra Sumak modu arduragabean jardun du, gure gizartean bizikidetzazko etorkizunari ekiteko hain beharrezkoa den lan honetan bakardadean geratuz”, kritikatu du koalizioak.

     Azkenik, Geroa Baik “gizartearekin bere konpromiso tinkoa” agertu du “modu zintzo eta arduratsuan bizikidetza eta giza eskubideekiko errespetuan bere jardun eta ekintza guztietan sakontzen jarraitzeko”

    Izena eman gure buletina jasotzeko