Itzuli

Geroa Bai “Bateragune kasuan” Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurrean

    Geroa Baik “bere kezka sakona” agertu du “Bateragune kasuaren” epaiketa berriro egiteko Auzitegi Gorenaren aho bateko erabakiaren aurrean. “Kasua berriro irekitzea, beharrezko berme prozesalik gabe jada epaituak izan ziren pertsonak berriro epaituz, Konstituzioaren segurtasun juridikoaren printzipioa kolokan jartzen du, eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren bermetasunari iruzurra da ere”, azpimarratu du.

    Koalizioaren aburuz “epaiketa errepikatzeko baldintzak ez dira betetzen eta prozedimendu berri baten zama jada de facto auzipean daudenentzako kondena berri bat da”

    Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak, 2018ko azaroan ebatzi zuenez, “Bateragune kasuko” kondenatuek ez zuten epaiketa zuzen eta inpartzialik eduki. Koalizioaren iritziz “sententzia honen ondoren espainiar justiziaren jardunbideari gaitzespen argia egiten zaio”. “Prozedimendu judizialen fintasun eta kalitateak herritarrek erakundeengan duten konfiantza sendotzen dute, eta berme nahikoak eduki ez zituen epaiketa baten errepikapenak, nahiz eta epaiketa horrek zigor osoen betetzea ekarri, ez du konfiantza hori sortzen laguntzen”, ziurtatu du.

    Halaber, Auzitegi Nazionaleko prozesuaren hasieratik egin izan duen modu berean, Geroa Baik “dena ETA da” printzipioa gaitzesten du, Zuzenbidearen funtsezko oinarriekin koherentea ez den moduan erabili baita.

    Azkenik, “bakearen kultura demokratikoan oinarrituriko nafar gizartearekin” bere konpromisoa berresten du Geroa Baik. “Giza eskubideen errespetuan oinarritzen den gizartea, indarkeriaren zilegitasuna ukatzen duena, iraganean kolpatu gaituzten indarkeria guztiekiko begirada kritikoarekin, eta biktimek egia, justizia eta erreparazioa lortzeko duten eskubideari babesa eta errespetua agertuz”, amaitu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko