Itzuli

Kirol jarduerara modu unibertsalean eta parekidetasunez orosteko apostua egin du Geroa Baik

2025-2028 Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Plan Estrategikoari bere ekarpenak egin dizkio koalizioaren parlamentu taldeak. Egokitutako kirolarekin, parekidetasunarekin eta modu unibertsalean iristearekin harremana dute, besteak beste.

    Itxaso Soto Itxaso Soto

    Geroa Bairen aburuz, kirolak eta kirol jarduerak onura sozial handia dute, horregatik Kirolaren eta Jarduera Fisikoarekin Plan Estrategikoa alor hori hobetzera bideratu beharra dago, bereziki Nafarroan kirol jarduera unibertsal eta parekidera iristeari dagokionez. 2025-2028 Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Plan Estrategikoari koalizioak egin dizkion ekarpenak ildo horretan daude.

    Itxaso Soto Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu duenez, “sarritan ez dugu nahikoa baloratzen kirol jarduerak duen garrantzia, baina onura sozial handiak ditu”. Horrela, azpimarratu duenez “adin, genero eta kultura ezberdinetako pertsonek helburu amankomun batean batzea ahalbidetzen du, hesiak apurtuz eta bizikidetza sustatuz”. Sotok adierazi duenez, kirol jarduerak halaber “baloreak ematen ditu, adin txikikoen eta nerabeen garapen kognitiboa mesedetzen du, eta egoera fisikoa zein aldartea hobetzen ditu ere”.

    Parlamentariak nabarmendu du Geroa Bairentzako kirolak funtsezko papera betetzen duela, horregatik “kirol jarduerara iristeko neurriak jarri nahi ditugu, unibertsala eta parekidea izan dadin”. Helburu horri heldurik datoz 2025-2028 Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Plan Estrategikoari koalizioak egindako ekarpenak.

    Zentzu honetan, Itxasok Sotok gogorarazi du kirol egokituak jarduten dituzten geroz eta pertsona gehiago daudela eta “oztopo eta zailtasun ezberdinak aurkitzen dituztela oraindik”. Horrela, Geroa Baik Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari eskatu dio “irizpide argiak ezar ditzan, lan plan bat burutu dezan eta jarraipena egin diezaion kirol egokituaren jarduera normalizatzeko”. Era berean, “diziplina ezberdinak egokitzeko laguntza funts bat ezar daitekeela deritzogu, bai eta entrenamenduak eta lehiaketak burutzeko espazioak eskaini ere”.

    Parlamentariak gogorarazi duenez, Planaren testuak berak aitortzen du “gizonezko eta emakumezko kirolarien artean ezberdintasunak dituzten kirol esparru jakin batzuk daudela oraindik”, eta hori konpontzeko “errendimendu handiko kirolarientzako benetako kontziliazioa sustatzeko neurriak aktibatzea” planteatzen dute, bai eta “kirol ekitaldi eta lehiaketei dagozkien erabakitze-organoetan emakumeen presentzia mesedetzea” ere.

    Era berean, koalizioak beharrezkotzat jo du “komunitateko kolektibo guztien irisgarritasuna bermatzea, zaurgarritasun egoeran daudenena ere, kirolak izaera kohesionatzailea baitu”. Horregatik, Sotok azaldu duenez, “baikorra deritzogu kontzientziazio programak martxan jartzea, kirol bekak sustatzea eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsona zein kolektiboen barneratze soziala bilatzen duten kirol-proiektuen finantzaketa hobetzea”.

    Geroa Bairen aburuz, kirola elementu kohesionatzailea da eta pertsonen osasuna hobetzen du, horregatik “nahitaezkoa da landa eremuetan kirol eskaintza ezin hobea bermatzea, kirol eskaintza sendotuz, landa eremuetan kirol jarduerarako egokiturik dauden tokiak zaharberrituz edo hobetuz”. Aldi berean, toki-erakundeek hezkuntza zentroetako patioak ikastorduetatik kanpo ireki ditzaten planteatzen du, horrela kirol jardueraren helburuarekin erabili ahal izateko.

    Geroa Baik gainera azpimarratu duenez, “kirol jarduera ingurunearen eta ingurumenaren zaintzarekin bat egon behar du”, horregatik kirol instalazioetan autokontsumorako neurriak ezartzearen beharra planteatzen dute ere.

    Lan esparruan kirol jarduerak sartzen dituzten enpresentzako laguntza-poltsa espezifiko bat sortzeko aukera planteatu du ere koalizioak. Azkenik, Geroa Bairentzako garrantzitsua da INDAF eta kirol federazioen arteko harremana arina eta erraza izatea, horrela lan-plan espezifikoak ezarri ahal izateko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko