Kalitatezko turismoaren alde egin du Geroa Baik eta auzoetan bizi diren pertsonak lehenetsi ditu ere masa-turismoaren aurrean
Hiriko museoetan, interpretazio zentroetan eta monumentu historikoetan kalitatezko turismo kulturala sustatzen lagunduko duen turismo bonu bat nahi du ere Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak
Bienvenid@s/Ongietorriak Txartela ezartzearen beharra azaldu du gaur Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak, horrela “gure hiria bisitatzera datozenak Iruñeko museo nagusietara, arte eta kulturaren interpretazio zentroetara eta monumentu historikoetara joan daitezen”. “Kalitate handiagoko turismo kulturala sustatzeko Geroa Bairen apustu tinkoa da hau”, gaineratu du alkategaiak.
Ildo berean Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “gure auzoetan bizi diren pertsonak lehenetsi behar dira masa-turismoa deituriko horren aurrean”. Martínezek gaineratu duenez, “turismoa bai, baina ordenatua eta kalitatezkoa”.
“Hiriko puntu estrategikoetan jarritako QR kode gehiagoren bitartez hiriaren ondare ukiezina (bere historia, bere pertsonaiak, bere kondairak) berreskuratzeko beharra” dagoela ziurtatu du Koldo Martínezek. Halaber, alkategaiak azpimarratu duenez, “Alde Zaharraren balio historia aldarrikatu beharra dago (3 hiri, 80 kale, 12 plaza eta 8 paseo)”.
Bestalde, “Donejakue Bideko lehen hiri handi moduan Iruñea sendotu beharra dagoela” nabarmendu du Koldo Martínezek. “Iruñeak, 2.000 urte baino gehiagoko historiarekin, penintsulako hiri zaharrenetakoa da. Zezenak, jaia eta tabernak bezalako estereotipoengatik bakarrik ezagutzea ez du merezi. Bere historiaren, kulturaren eta monumentaltasunaren balioa azpimarratzea premiazkoa da”, defendatu du alkategaiak.
Azkenik, “aparkaleku gune tenkatuen azterlana eta analisia” burutzeko Geroa Bairen proposamena azaldu du Martínezek, bai eta “auzoetan konponbiderik hoberenen bilaketa egiteko, ibilgailu saturazio handiena jasaten duten auzoetan bereziki”. “Bisitatzen gaituztenentzako konponbideak bilatu behar ditugu, baina, jakina, gure auzoetako pertsonentzako lehenik”.