Itzuli

Barañaingo Geroa Baik defendatu du elkarrizketaren eta lanaren aldeko bere apustuak udalerriarentzako hobekuntzak ekarri dituela

    Pandemiaren hasieratik, Barañaingo Geroa Baik berretsi izan du ez dela osasun krisialdiko egoera tragiko honetatik onura politikorik atera behar. Horregatik guztiagatik, koalizioak elkarrizketaren eta lanaren aldeko apustua egin du Navarra Sumak aurkeztutako udal aurrekontuei dagokienez.

    Elkarrizketa eta lan honen bitartez, Barañaingo Geroa Baik une hauetan berebiziko garrantzia dute aurrekontu partidak handitzea lortu du, hots “Larrialdi Sozialerako Laguntzak”, bertan kokatuz Lagunak eta Luis Morondo musika eskolarako bekak, bai eta “Etxez etxeko Arretarako Zerbitzuak” ere.

    Elkarrizketarik gabe partida hauek handituko ez zirenaren uste osoa agertu du Barañaingo Geroa Baik, Barañaingo herritarrek orduan bere ondorioak pairatuz.

    Bestalde, koalizioak nabarmendu duenez beste hainbat proposamen aurkeztu ditu ere euskara alorrean, kolektiboetan, kulturan, merkataritzan eta ostalaritzan, elikagaien bankuan eta abar, baina tamalez, ez dira kontuetan islatu. Barañaingo Geroa Baik bere konpromisoa agertu du aldarrikapen hauek kontuan hartzeko lanean jarraitzeko; bai eta udalerriarentzako beste inbertsio gakoak burutzeko ere.

    Azkenik, Barañaingo Geroa Baik gainera, Barañaingo Lakuan bakarrik garbitzen den komun publiko baten instalaziorako 40.000 euroko partida nabarmendu du ere. Geroa Baiko parlamentu taldeak bultzatutako partida alegia, 2021 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketa baten bitartez.

    Barañaingo Geroa Baik amaitzeko, elkarrizketan eta lanean jarraitzeko bere konpromisoa agertu du, Barañaingo bizilagunentzako ongizate mailarik handiena lortzeko modurik onena baita.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko