Geroa Bai barne dagoen Izquierda Confederal parlamentu taldeak gobernua premiatu du landa eremuan despopulazioaren aurkako larrialdizko plan bat abian jar dezan
Koldo Martínez senatari autonomikoak aurkeztutako mozioak, garraio publikoarekin, telekomunikazioekin edo etxebizitzarekin zerikusia duten neurri ezberdinen ezarpena eskatzen du
Izquierda Confederal Parlamentu taldeak “tokiko garapenaren sustapena, zerbitzu publikoen bermea eta despopulazioaren aurkako borroka politikei buruzko mozioa” erregistratu du Senatuko Despopulazio eta Erronka Demografikoaren Batzordean eztabaidatu dadin. Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Carles Mulet (Compromís) senatari autonomikoek aurkeztutako mozioak Gobernu Zentrala premiatzen du, honek gobernu autonomiko, probintzia diputazio, uharteetako gobernu eta gainontzeko administraritza publikoekin batera, despopulazioa eragiten duten politikak ezartzeari uzteko konpromisoa har dezan. Aurkeztutako testuaren arabera, “despopulazioa modu aktiboan mesedetzen duten lurralde kudeaketarako politikak eta moduak zeintzuk diren ulertzea beharrezkoa da, gobernatzeko modu hau aldatzeko jarrera hartzeko”.
Koldo Martínez