Oroimen politika publikoei buruzko topaketa irekia antolatu du Erriberako Geroa Baik
“Bake eta bizikidetzaren aldeko benetako konpromisoa” izenburupean egingo den foro honetan Ana Ollo Herritarrekiko Harremanen kontseilariak eta Koldo Martínez senatari autonomikoak parte hartuko dute
Erriberako Geroa Baik, oroimen politika publikoei buruzko topaketa bat antolatu du asteazken honetarako, abenduak 14, eta herritarrei irekia izango da. “Bake eta bizikidetzaren aldeko benetako konpromisoa” izenburupean, Ana Ollo kontseilariak eta Koldo Martínez senatari autonomikoak parte hartuko dute, Nafarroan zein Estatuan bake eta bizikidetza alorreko politika publikoen egungo egoera jorratuz, kontuan izanik Estatuan berriki Oroimen Demokratikoaren Legea onartu berri dela. Topaketa 19:00etan izango da Sercotel Tudela Bardenas Hotelean eta herritarrei irekia izango da.
Koalizioak gogorarazi duenez, Nafarroan 2015 urtean Uxue Barkos buru izandako Gobernua izan zen oroimen politika publikoak lehen aldiz bultzatu zituena. Legegintzaldi honetan jarraitu duten politikak, serioa, zorrotza, gogoetatsua, partehartzailea eta familiekin, elkarte memorialistekin eta toki erakundeekin adostua izan den lana burutuz. Ordutik hona, biktimek merezi duten egia, justizia eta erreparazioa lortzeko konpromiso sendoa agertu du Foru exekutiboak.
Topaketa honekin, oroimen politikei buruzko analisi eta eztabaida lasaia egiteko espazio bat sortzea proposatzen du Geroa Baik, bertan herritarrek orokorrean eta interesa duten eragile ezberdinek ere haien hausnarketak mahaigaineratu ahal izateko eta elkarrizketa ireki eta eraikitzailea egin ahal izateko ere.