Itzuli

Geroa Bai deitoratzen da Ostalaritzari laguntza zuzena emateko egin proposamena ez baita aitzinat atera

    Joan den ortzegunean, 24an, Geroa Bai Baztanek egin zuen proposamena Herriko Etxean bozkatu zen udaleko osoko bilkuran. Baztango ostalaritzari, etxe bakoitzeko, 400€ko dirulaguntza zuzena ematea proposatzen zen han.

     

    Baztanen diren 68 ostalaritza etxeen Ekonomia Jardueren gaineko Zerga eta hondakinenena %50ean arintzea proposatzen zen, horretarako 2021eko Aurrekontuetan 30.000€ko partida bat zuzenean sartuz.

     

    Ezin denez inor ere libratu zergak ordaintzetik, lan jarduera %100ean egiteko modurik izan ez badute ere, proposamen honen bidez Udaletik arindu nahi zen udal zerga horien kobratzea, zeren pandemiaren eraginez sortu diren murrizpenek zuzenean ukitu baitituzte negozio horiek, hilabete hauetan kaltetuenak, eta praktikan ezin izan baitute urte erdiz lan egin.

     

    Geroa Bai Baztanek egin zuen proposamenak Na+ udal taldearen baiezkoa izan zuen, baina azkenean ez zen onartua izan, EHBildu Baztanek eta Baztango Ezkerrak ezinezkoa egin baitzuten proposamenak aitzinat egitea. Zinez deitoratzen dugu hori, zeren holako ekimenak, ostalaritza eta merkataritzari laguntza zuzenak bideratzen dituztenak, Nafarroako bertze zenbait udalerritan abian paratu baitira, betiere tokiko EHBildu taldearen botuarekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko