Gurutzearen plazaren urbanizazio proiektuan UPN-ren jardunbide nahasia salatu du Geroa Baik
Cristina Ibarrola (UPN) buru duen gobernu taldeak galdeketa proiektu oportunista eta telegidatua aurkeztea deitoratu dute
Geroa Baitik gure kezka agertu nahi dugu UPNren gobernu taldearen aldetik Gurutzearen Plazaren urbanizazio proiektuaren inguruan egon den gardentasun eta seriotasun faltaren aurrean.
Udal taldeen eta herritarren partaidetzarako aukera izan beharko litzatekeen prozesu batean, aldebakarreko galdeketa oportunista eta telegidatua aurkitu dugu, galdeketa orok behar dituen arau demokratikoei inolako errespeturik ez dion galdeketa. Gabezia hauek prozesuaren integritatea urritzen dute, ez baitago aztertu beharreko alternatiba ezberdinei buruzko aurretiko elkarrizketarik.
Galderen kalitatea eta, bereziki, UPNk eskainitako eta gomendaturiko erantzunak, nabarmenki eskasak dira. Pseudogaldeketa honen iragarpenak galdera gehiago dakarzkigu erantzunak baino.
Mikel Armendariz Geroa Baiko zinegotziaren hitzetan, “kezkagarria da ere UPNren gobernu taldeak galdeketak izan ditzakeen emaitzekiko duen konpromiso falta”. Oposizioaren iritziekiko jarrera arduratsua agertu ordez, Cristina Ibarrolak bere porrota ezkutatzen saiatzen ari dela dirudi, galdeketaren emaitza onartzeko prest ez dagoela erakutsiz.
Geroa Baitik UPN premiatzen dugu bere erantzukizunarekin bete dezan eta Iruñeko herritar guztiak asetzeko moduko elkarrizketa erreal bati modu demokratikoan heldu diezaion.