Euskal Y-ren Gasteizko loturak Nafarroa Europako trenbide saretik kanpo uzten duela salatu du Geroa Baik
PSNren jarrera aldaketa Nafarroaren kohesioarentzako eta garapen jasangarrirako kolpe latza izango da.
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak salatu duenez “Euskal Y-ren Gasteizko loturak Nafarroa Europako trenbide saretik kanpo uzten du” eta horrek gainera “ingurumen orbaina eta orbain soziala eragiten du Sakanan, lurraldea bitan zatitzen baitu”.
Zentzu honetan ohartarazi duenez “PSNren jarrera aldaketa Nafarroaren kohesioarentzako eta garapen jasangarrirako kolpe latza izango da, eta Geroa Baik ezin du horrelakorik onartu”.
Martínezek, amaitzeko, Geroa Bairen eskakizuna helarazi dio “Chivite Lehendakariari, Garraio Ministerioari eta Nafarroako Gobernu Lurralde Kohesiorako Departamentuari, egin daitezkeen alternatiba ezberdinen kostu ekonomiko, sozial eta ingurumenari dagozkionak eguneratu ditzan”. “Orain arte dauzkagun txosten guztien arabera, Ezkio da lotura puntua, eta ez Gasteiz”, amaitu du adieraziz Martínezek.
Koldo Martínez