Itzuli

Tokiko Ogasunen funtsa KPI+2 eguneratzeko eta gutxienez 30 milioi euro TAPera bideratzeko akordioaren garrantzia azpimarratu du Geroa Baik

Nafarroak 2015 urtean hasitako bideari jarraituko dion gobernu aurrerakoi bat behar duela deritzo Maria Solanak

    María Solana María Solana

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren María Solana Geroa Baiko eledunak egindako adierazpenetan María Chivite zoriondu du Geroa Bairen izenean Nafarroako Alderdi Sozialistako Idazkari Nagusi berrautatu izangatik, bai eta Carlos Guzmán ere IUNeko koordinatzaile hautatu ondoren. María Solanak nabarmendu duenez, Nafarroak gobernu aurrerakoi bat behar duela deritzo Geroa Baik, 2015ean aldaketaren gobernuak hasitako bidea mantentzeko eta bide horretan sakontzeko

    Ildo honetan, Solanak ziurtatu du koalizio gobernuak funtzionatu ahal izateko eta aurrera egin eta finkatzeko programa akordioa bete beharra dagoela, baina ez hori bakarrik, jakina baita legea ere bete behar dela. “Gobernu honek aurrera egitea nahi badugu, eta garrantzitsuagoa dena, Nafarroak gobernu honekin aurrera egitea, itundutakoa eta ganbera honetan onartutakoa bete beharko dugu halabeharrez”, ziurtatu du. 

    Era berean ziurtatu duenez, “Tokiko Ogasunen Funtsaren Legea bete beharra dugu eta legeak aurreikusten duen moduan, KPI+2-ko eguneratzea burutu, gobernu kideen artean adostea lortu duguna, bai eta Geroa Baik proposatu duen moduan, Tokiko Inbertsioen Planera gutxienez 30 milioi euro bideratu, adibidez. Legea bete beharra dugu eta egiteke dauden eskumenen transferentzien inguruan legea betearazi beharra dugu ere, polizien legearen araudien garapenari dagokionez, bai eta euskararen defentsan eta sustapenean edo eskubide kulturalen legea modo tinkoan betearazi ere, hura sortu zen filosofia zehatz-mehatz errespetatuz”, ziurtatu du.

    Bestalde, Parlamentuan erregistratutako bi ekimen nabarmendu ditu Geroa Baik. Alde batetik, Gutxienez Bizitzeko Diru sarreraren transferentzia bizkortzea eskatzen duen mozio bat, gizarte kohesioan aurrera egiteko eskumen hau Nafarroak kudeatzearen garrantzia dela eta. Bestalde, Geroa Baik Hezkuntza kontseilariari zuzenduriko ahozko galdera bat tramitatu du, sexu bereizketa egiten duten zentroei hitzarmena erretiratzearen inguruan Izquierda-Ezkerrak erregistratutako lege proposamenaren aurrean gobernuaren adostasun eza eusten duten argudio juridikoak zeintzuk diren azal ditzan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko