Itzuli

Geroa Bai, EH Bildu eta Podemosek Sánchez eta Cuixartentzako espetxe zigorra gaitzetsi dute eta Gobernuari “elkarrizketari” ekin diezaion eskatu diote

Adierazpen bat erregistratu dute foru Parlamentuan Exekutibo zentralak “bere jazarpen estrategia” utz dezan eskatzeko.

Geroa Bai, EH Bildu eta Podemosek adierazpen instituzional bat erregistratu dute elkarrekin Nafarroako Parlamentuan foru Legebiltzarrak bere “kezka eta gaitzespen osoa” agertzeko “Jordi Sánchez eta Jordi Cuixarten espetxeratzeen aurrean, hots Asamblea NAcional Catalana eta Òmnium Cultural elkarteetako presidenteak”, eta bere “babesa eta elkartasuna” adierazteko.

Hiru taldeek ez ohiko Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzar bat egitea eskatu dute “gertakari hauen aurrean”.

Geroa Bai, EH Bildu eta Podemosek bere adierazpenarekin nahi dute Nafarroako Parlamentuak “Espainiako Gobernuari eta Estatuko botereei eska diezaien haien jazarpen estrategia utz dezaten eta elkarrizketaren bideari ekin diezaioten, Kataluniako erakunde sozial eta instituzional eskubide zibil eta politikoak errespetatuz egoera honi heltzeko”.

Era berean, Parlamentuak urriaren 19ko 9:25etan bost minutuko elkarretaratze bat egin dezan planteatu dute, osoko bilkuraren aurretik, “Catalunyan bizi den demokraziaren salbuespen egoera salatzeko helburuarekin, askatasunarekin, demokraziarekin eta eskubide zibilekin bere konpromisoa agertzeko eta gatazka politikoak konpontzeko bide bakar moduan elkarrizketa eta negoziaketa aldarrikatzeko”.  

Izena eman gure buletina jasotzeko