Itzuli

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak Euskararen Legea aldatzea proposatu du Mañeru eremu mistoan sartzeko

Parlamentu taldeek Lege Proposamen bat erregistratu dute Nafarroako udalerri honen eskaerari erantzunez

    Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek Euskararen Legea aldatzea proposatu dute Mañeru eremu mistoan sartzeko. Udalerriaren eskaerari erantzunez, parlamentu taldeek Foru Lege Proposamen bat erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan.

    Lege Proposamen horren zioen azalpenean, hura izenpetzen duten parlamentu taldeek nabarmenten dutenez “18/1986 Foru Legeak, bere garaian legegileak ezarritako irizpide soziolinguistiko eta politikoak jarraituz, eremu linguistiko ezberdinetan kokatzen ziren Nafarroako udalerriak zerrendatu zituen”.

    “Foru Lege honen oinarrietako bat gure komunitateko errealitate soziolinguistikoa den heinean, eta errealitate hau bizirik dagoen gauza denez, agerikoa da legea bilakaera horretara egokitzeko gai izan behar duela. Horrela izan da praktikan, eremu linguistiko bakoitzera atxikitako udalerrien zerrenda aldatzeko 2010 eta 2017an Nafarroako Parlamentuak onartutako aldaketek frogatzen duten moduan, beti aldaketa sustatzen zuten udalerrietako udalbatzek eskaturik”, gogorarazi dute.

    Mañeruko kasuan, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak azpimarratzen dutenez “pasa den apirilaren 6an udalbatzak aho batez onartu zuen euskara bere udalerriko hizkuntza propioa zela, bai eta Nafarroako Parlamentua premiatzea honek beharrezko lege ekimenak egin zitzan, hizkuntza zonifikazioaren irizpidea mantentzen zen bitartean, Mañeruk Eremu Mistoa deritzonean sartzeko gaitasuna izan zetzan”.

    Mozioan bertan, proposatzaileak argudio historikoekin justifikatu zuen eskaera honen sendotasuna, bai eta eskola matrikulazioan oinarrituriko datuekin eta ikerketa soziolinguistikoekin ere, aldi berean Mañeru Eremu Ez Euskaldunean egoten jarraituko balu, horrek bertako bizilagunentzako, jada Eremu Mistoan dauden udalerrietako bizilagunekiko ekarriko lukeen konparaziozko bidegabekeria ekiditearen alde egiten zuelarik ere”, azaldu dute parlamentu taldeek, modu honetan eskabide honi erantzuna emateko lege proposamen hau bultzatuz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko