Itzuli

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai, PSN eta I-Ek Skolae programaren aldeko adierazpena aurkeztu dute

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai, PSN eta Izquierda-Ezkerrak adierazpen instituzional bat erregistratu dute berriki elkarrekin, Nafarroako Parlamentuak Skolae hezkuntza programari bere babesa adierazteko.

Adierazpena datorren astelehenean, urriak 29, Parlamentuan egingo den Mahai eta Eledunen Batzarrean eztabaidatu eta bozkatuko da.

Proposamen honen bitartez, laukoak proposatu du Nafarroako Parlamentuak “Skolae programaren eta bere arduradunen aurka azken egunetan egindako erasoak gaitzetsi ditzan, bai eta programaren helburu, eduki eta prozedimendu errealekin sektore politiko eta mediatiko jakin batzuek hedatzen ari dituzten manipulazioak gaitzetsi ditzan”.

Halaber, planteatzen du Nafarroako Parlamentuak “emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunarekin  bere konpromisoa” ager dezan, eta “genero berdintasun horretara hurbiltzeko politika publikoen garrantzia” berretsi dezan, “bereziki hezkuntza politiken garrantzia”.

Izena eman gure buletina jasotzeko