Itzuli

Geroa Bai, EH Bildu, PSN-PSOE eta Contigo-Zurekin udal taldeek Carlos Salvadorren gaitzespena eskatuko dute bihar, azkeneko osoko bilkuran emakumeen aurkako indarkeriari buruz egindako adierazpen negazionistengatik

"Berdintasun politiken eskuduntza Salvador jaunari kentzea" eskatuko diote ere Udal taldeek Ibarrola alkateari

    Geroa Bai, EH-Bildu, PSN-PSOE eta Contigo-Zurekin udal-taldeek bihar Herritarren Gaietarako Batzordean eztabaidatuko den adierazpen bat aurkeztu dute "Carlos Salvador Herritarrekiko Harremanetako, Partaidetzako, Adinekoekiko, Hezkuntzako, Berdintasuneko eta Kultura Aniztasuneko zinegotzi delegatua gaitzesteko, urriaren 5eko osoko bilkuran emakumeen aurkako indarkeriari buruz egindako adierazpen negazionistengatik, eta adierazpen horiek gure hirian indarkeria matxistaren aurkako borrokari egiten dioten kalteagatik".



    Taldeek gogorarazi dutenez, "indarkeria matxista da emakumeen artean heriotza goiztiarren lehen arrazoia, matxismoak hil egiten du eta lehen mailako gai politikoa izan behar du, prebentzio, arreta eta erreparazio politika eraginkorrekin, milaka emakumeren eta haien seme-alaben sufrimenduarekin amaitzeko eta gizarte parekide baterantz aurrera egiteko".

     

    "Emakumeen aurkako indarkeria zer den ez dakien pertsona batek ezin du gaitz horren aurka borrokatzeko politika egokirik egin", gaineratu dute.



    Hori dela eta, adierazpenean Ibarrola alkateari ere eskatzen diote "berdintasun-politiken eskuduntza Salvador jaunari kentzea", eta era berean, "behin baino gehiagotan emakume eta gizonen arteko berdintasuna gutxietsi eta emakumeen aurkako indarkeria dagoenik ukatu duen zinegotzi bati” erantzukizun hori eman izana salatu dute ere, “gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren ondorioz dagoen egiturazko indarkeria” dagoenik ukatzen baitu Salvador jaunak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko