Itzuli

Kultura zerbitzuen kontsumoa sustatzeko bono kanpaina bat bultzatu dute Geroa Bai, EH Bildu eta PSN udal taldeek

Udal taldeek muskulu kulturala sendotzea eskatu dute, bai eta kulturan la egiten duten pertsonak eta herritar guztiak orokorrean mesedetzea

Patxi Leuza Patxi Leuza

Geroa Bai, EH Bildu eta PSN udal taldeek adierazpen bat aurkeztu dute Lehendakaritza Batzordean eztabaidatzeko, bertan Merkataritza eta Turismo Alorra premiatuz Kultura Alorrarekin koordinazioan sektore kulturalari zuzenduriko bono kanpaina bat landu dezan, bertan lan egiten duten pertsona guztien egoera ekonomikoa, bai eta herritar guztiena orokorrean ere hobetzeko helburuarekin.

Udal taldeek kritikatu dutenez “Navarra Sumak ez du kultura sektorearekin ezer landu eta Merkataritza eta Turismo Zinegotzi Delegatuak izar-sektore ez dela esatera iritsi izan da”. Gainera, kezkaturik agertu dira, haien iritziz “Navarra Suak ez baitu inoiz sektore estrategiko moduan eduki eta kultura libre eta kalitatezko bat bultzatzeko asmorik ez baitu agertu ere”.

Adierazpenaren zioen aurkezpenean azaltzen denez, “pandemiak aurrera egin ahala, bere eragina erabat suntsitzailea izan da sektore guztietan”. Geroa Bai, EH Bildu eta PSNk diotenez “pandemiaren hasieratik egon den esparrurik ahulenetako bat kulturala izan da”. Gainera, “kultura, gizartearen garapenerako nahitaezkoa den elementu bat izateaz gain, prekariotasun egoeran aurkitzen diren pertsona askori lana ematen dion motore ekonomiko bat da”, argitu dute.

Udal taldeek zehaztu dutenez, “pasa den maiatzean egin zen Udalbatzan pandemiaren eraginei aurre egiteko ohiz kanpoko neurri eta inbertsioak onartu ziren”. Oposizioko taldeek gaineratu dutenez “aho batez onartutako neurri horien baitan, horietako batzuk oposizioaren zati batek proposaturik ere, kontsumoa sustatzeko partidak onartu ziren, horretarako merkataritza, ostalaritza eta tokiko zerbitzuetan erabiltzeko bono kanpaina abiatuz”.

Errealitate horren aurrean, udal taldeek kultura alorra sustatzea eskatu dute, “Iruñeko herritarren gizarte kohesio, bizikidetza, ezagutza eta aisialdiarentzako funtsezko elementua” dela iritzi baitute.

Izena eman gure buletina jasotzeko