Itzuli

Nafarroako paktuen politikaren gainean Geroa Bai zaindari egongo da PP eta Voxek Gaztela Leonen egindako akordioaren ondoren

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, PP eta Voxek Gaztela Leonen lortutako paktuak “akordio, elkarketa eta paktu politiken inguruan hausnarketa eragin behar digu”, izan ere PP “Foru Ganberan talde maioritarioa osatzen duen kide bera da”, Navarra Suma taldea alegia, horregatik, ziurtatu duenez, bere alderdia “zaindari” egongo da.

    Barkosek azpimarratu duenez, “Voxen kide den PP, Foru Ganberan talde maioritarioa osatzen duen PP bera da: PP Navarra Sumako kide da eta, hortaz, bere politiken norabide berri honi buruzko azalpenak eman beharko ditu”.

    Geroa Baiko bozeramailearen arabera, akordio honek “akordio, elkartze eta paktuen gaineko hausnarketa eragin behar digu”. “Eta honen gainean, Geroa Bai zaindari egongo da datozen hilabeteetan, datozen garaietan, foru politikaren markoan”, azpimarratu du.

    Barkosek nabarmendu duenez, PPk “Estatu mailako eta Europako politikarengan eragin argia duen erabaki estrategikoa hartu du, Europako kideen artean ohikoa ez den jardunbidean ultraeskuinarekin bere harremanak instituzionalizatzeko erabakia alegia”.

    “Agerikoa denez, egoera honek bere ondorioak izango ditu espainiar politikan, ziurrenik hurrengo mapa politikoan eskuineko eta ultraeskuineko indarraren birfundazioan ikusiko ditugun ondorioak, bai eta Espainia eta Europa mailako oreken mapan ere”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko