Itzuli

Geroa Bai eta EH Bilduk zerrenda bakarra ekiditeko PSN-ren lege proposamenari buruzko txosten juridiko bat eskatu du

Geroa Bai eta EH Bildu parlamentuko taldeek eskaera bat erregistratu dute gaur goizean, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek PSNren Hezkuntzako Funtzio Publikora Sartzea Arautzen duen Foru Lege Proposamena premiaz analizatu dezaten.

Foru proposamen hau premiaz eta irakurketa bakarrean tramitatzen ari da une honetan, datorren abenduaren 21eko Osoko Bilkuran bozka dadin pasa den asteko Eledunen Batzarrean hartutako erabakiaren arabera, talde proposatzailearen (PSN) eta UPN, PP eta IEren bozei esker.

Geroa Bai eta EH Bilduk beharrezkoa deritzote analisi juridiko oso bat egitea lege ekimen honi, “bai ikuspuntu formaletik bai eta materialetik ere”.

Problematika sorta bat ebaluatzea bereziki beharrezkoa da, lege hau onartzekotan, 2018an Hezkuntza Departamentuak deituko dituen oposaketetara aurkeztu daitezkeenen eskubide eta interesak urratu baititzake.

Sindikatuen gehiengoak eskatzen duen zerrenda bakarra errealitate izateko bere ahaleginean, PSNk planteaturiko lege proposamenak berme juridikoarekin loturiko arazoak izan ditzake, Nafarroako Parlamentuak Estatuko araudi bat (otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua) zentzu jakin batean zehaztu eta garatzen baitu.

Eskakizunaren baitan ere “berez arau mailakoa den materia bat lege balioarekin erregulatzeak izan ditzakeen ondorioen analisia” esaktu du ere, “oso larria izan bait daiteke lege honen pean deituko diren oposaketetara aurkezten diren pertsonak haien eskubide eta interesen defentsan kaltetzea, ezin izango baitute administrazioarekiko auzi-prozesuaren legediari helduz errekurtsoa egin”.

Gainera, parlamentu talde hauek eskatu dute planteatzen den atzeraeragina zuzenbidearekin bat datorren, “Foru Legea indarrean sartu aurretik hasitako deialdietan ezartzeko aukera ahalbidetzen baita zenbait baldintzekin, oposiziogileentzako izan ditzakeen kalteak direla eta”.

Ekimen hau dela eta, eskakizuna izenpetu duten taldeek berretsi dute “PSNren Lege Proposamenarekin benetan kaltetzen dena euskara dakiena dela, konpetentzia berberak frogatzeko azterketa birritan egitera behartzen baitu, eta hori ez da inondik inora arrazoizko konponbidea. Fobien gainetik, zerrenda bakarra egiteko aukera dago, doitasun legala eta teknikoa ditu, eta aukerarik zuzenena eta arrazoizkoena da, sindikatuen gehiengoaren babesa duena baita da gainera”, azpimarratu dute. 

Izena eman gure buletina jasotzeko