Geroa Baik azalpenak eskatu dizkio alkateari 17 gazte Agustinetatik ateratzearen inguruan
Koalizioak UPNren aldebakartasuna eta iluntasuna salatu ditu oposizioko taldeei ez jakinarazteagatik, eta utzarazpenaren nondik norakoak argitzeko eta UPNk egoeraren berri noiztik zuen jakiteko eskatu du
Iruñeko Geroa Baik azalpenak eskatu dizkio Cristina Ibarrola UPNko alkateari Aranzadiko komentuko 17 gazteren utzarazpenaren inguruan. Halaber, koalizioak "aldebakartasuna eta iluntasuna" salatu ditu, "oposizioko taldeei informaziorik ez emateagatik".
Koalizioak kezka agertu du "etxerik gabeko eta egoera ahulean dauden pertsona horiengatik", eta UPNren gobernu-taldeari eskatu dio "bizitoki eta gizarteratze alternatiba bat bilatzeko inguruabarrak zehazteko, haien beharrei erantzuteko".
Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez, "Agustinen komentuaren etorkizunaren inguruan Mayaren gobernu taldearen deskoordinazioa" salatu zuen. Koalizioak gaineratu duenez, "komentu zaharra 1967an eraiki zen, eta agindua 2011n itxi zuen, 2015ean Iruñeko Udalaren jabetza bihurtuz". Azkenik, Cristina Ibarrola alkateari eskatu dio "espazio honi eman nahi dion funtzioa argitzeko".