Itzuli

Geroa Bai ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldia egingo du datorren irailaren 20an

Don Carlos Hotelean egingoda19:00etatik aurrera

    Geroa Baik ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldia datorren ostiralean egingo du, irailak 20,19:00etan. Herritar guztiei irekitako ekitaldia da eta Don Carlos Hotelean (Uharte) egingo da. Ekitaldian egoera politikoa analizatuko da bai eta datozen hilabeteetarako ekintza ildo nagusiak finkatu ere, bai udal mailan bai eta foru zein estatu mailan ere hilabete biziak izango direla baitirudi.

    Ikasturte politikoaren hasierari jarrera positibo, eraikitzaile eta propositiboarekin egiten dio aurre Geroa Baik, Nafarroa solidarioago, modernoago, anitzago eta kohesionatuago bat lortzeko aurrera egitea ahalbidetuko duen gehiengo egonkor bat Foru Parlamentuan fintzeko asmo tinkoarekin. Egonkortasunarekin konpromisoa Nafarroako Gobernuan bertan ere egiten du Geroa Baik, bertan dagoen heinean.

    Ekitaldian Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak hartuko du hitza, bere aurretik Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak, José Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, Jon Gondán Zizurko alkateak eta Javi Ollo Altsasuko alkateak ere hitz egingo dutelarik.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko