Itzuli

Iruñeko Geroa Baik bizikleta patruila zerbitzua berreskuratzea eskatu du pandemiak dirauen bitartean

Udal taldeak mugikortasun jasangarriaren alde egin du, bai eta krisialdiak dirauen bitartean oinezkoen eta bizikleten artean beharrezkoa den bizikidetzaren alde ere

Patxi Leuza Patxi Leuza

Iruñeko Geroa Baik Maya alkatea premiatu du bizikleta patruila zerbitzua berrezar dezan, 2019ko irailaren 3ko akordioa betez, osasun krisialdiaren gainditze mailakatuaren eszenatokian beharrezkoak diren bide segurtasuna eta segurtasun distantziak bermatzeko helburuarekin.

2019ko irailaren 3an, Presidentzia Batzordeak Udaltzaingoaren bizikleta patruila zerbitzuaren desagerpenaren gaineko adierazpen bat onartu zuen. Bere lehen puntuan Maya alkatea premiatzen zen “Udaltzaingoaren bizikleta patruila zerbitzua lehenbailehen berrezar zezan”; eta bigarren puntu batean Gobernu taldea premiatzen zen “Udaltzaingoaren bizikleta patruila zerbitzuan egin zezaketen edozein eraldaketa, aldaketa edo hobekuntza Mugikortasun Batzordean gainontzeko udal taldeekin aurretiaz informatu eta eztabaidatu zedin, ahalik eta adostasun handiena bilatuz”. 

Udal taldeak gogorarazi duenez, “bizikleta patruila zerbitzua pasa den legegintzaldian Iruñeko Udalak egindako apustua izan zen, hiriko mugikortasun jasangarria mesedetzeko eta bizikletaren erabilera handiagoaren ondorioz sortutako bide segurtasuna bermatzeko”, eta gaineratu du “jasangarritasun estandarrez gain, COVID-19aren pandemia gainditzetik eratorrikako segurtasun neurriak” gaineratzen direla orain, “segurtasun distantziak gordetzea eta bizikleta eta oinezkoarentzako espazio publikoa egokitzea eskatzen baita, ibilgailu partikularrak okupatzen duen espazioaren aurka”.

Horrela jasotzen duten berriki Iruñeko Udalak onartutako akordioek. Zehazki, 2020ko apirilaren 29an, Udalak bizikletentzako bideak egokitzeko eta bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatzeko estudioa egitea onartu zuen, oraingo osasun krisialdiari erantzuna emateko helburuarekin. Era berean, 2020ko maiatzaren 6ko akordioak, distantziamendu soziala bermatzeko oinezkoentzako guneak egokitzera premiatzen zuen.

Geroa Baik Maya alkatea premiatu du “adostasunak bilatzeko esfortzua egin dezan” eta “osasun krisialdia gainditzeko, babes soziala sendotzeko eta hiriaren suspertze ekonomikoa laguntzeko proposamen eraikitzaileak egitearen aldeko bere apustua” berretsi du.

Izena eman gure buletina jasotzeko