Iruñeko Geroa Baik udala premiatu du jendeak dokumentazioa lortzea ahalbidetu dezan horrela gardentasun handiagoa egon dadin
Herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eta hura ezagutzeko beharrezkoak diren neurriak ezarri daitezen eskatu du Udal taldeak

Iruñeko Geroa Baik adierazpen bat aurkeztu du Udalbatzara erakunde publikoetan gardentasun handiagoa egon dadin. “Herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eta hura ezagutzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzera” premiatu du Udal taldeak. Hildo honetan, oposizioko taldeak ere eskatzen du “Osoko bilkuraren eta batzordeen gai zerrendan dagoen edozein puntuk atxikirik daraman dokumentazio guztia jendearentzako eskuragarri jartzea, datu pertsonalak ekidinez eta beti ere horretarako lege eragozpenik ez dagoenean”.
Udal taldeak nabarmendu duenez “Gardentasunari, informazio publikoari eta gobernu zuzenari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, informazioaren eta datu publikoen jabetza herritarrena denaren printzipioan oinarritzen da, bai eta Administraritzak horiek eskuragarri jartzeko betebeharrean ere, Izaera Pertsonala duten Datuen Babeserako Legeak babesturik dauden datuak salbu, eta prozedimendu administratibo erreserbatupeko faseetan daudenak ere izan ezik”.
Iruñeko Geroa Baik nabarmendu duenez, “jarduera publikoan eta gobernu jardueran gardentasuna arautzea eta bultzatzea da legearen helburua, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen jarduna zinez egin daitekeela bermatuz”. Halaber, udal taldeak azpimarratu duenez, “legearen ezarpen esparrua informazio publikoa eduki dezaketen erakunde guztietara hedatzen da”.
Iruñeko Geroa Baik adierazi duenez, “behartuta dauden subjektuen jarduera eta antolakuntza osoan egon behar duen balore moduan itxuratzen du gardentasuna lege honek, herritarren eskutan jartzeko betebeharra dutelarik, informazio publikoaren benetako jabe diren heinean”. Udal taldeak amaitzeko azpimarratu du “modu proaktiboan edo aurretiaz eskaturik, haien eskutan dagoen informazio publikoa prozesuan ezagutzera eman beharra dagoela, eta hartutako erabakiak, bai eta haien funtzioen baitan burututako ekintzak eta horien ebaluazioa ere”.