Itzuli

Labriteko zaldaina konpontzeko aurrekontua 593.000 eurokoa izatea 'eskandalua' dela deritzo Iruñeko Geroa Baik

Koalizioaren ustez ‘Navarra Sumak espediente honekin burutzen ari duen kudeaketa txarra frogatu da berriro ere’

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Geroa Bairen iritziz “Labriteko zaldaina konpontzeko proiektuaren aurrekontua 593.000 eurokoa izatea eskandalua da, kontuan izanik gainera  zaldaina eusteko segurtasunagatik zinbria bat eta lau karga dorre premiaz jarri beharra dagoela”.

    Iruñeko Geroa Bairen ustez “Navarra Sumak espediente honekin burutzen ari duen kudeaketa txarra frogatu da berriro ere. Gure ikuspuntutik Udalak posizio hobea zuen eraikuntzaren eragileei Zaldaina horren balio osoa erreklamatzekotan, horrela Udalak zaldaina zeharo berria eraiki zezan”.

    “Labriteko Zaldainaren eraikuntzak 670.000 euro balio izan bazuen, orain, eta Ingeniarien Elkargoaren hasierako azterlanaren arabera konponketaren kostua 450.000 eurokoa izango zen arren, azkenean konponketa horrek ia 600.000 kostatuko du”, azpimarratu du.

    “Gure ikuspuntutik IDEAM ingeniaritza enpresak planteaturiko aukerari heltzea izango litzateke aukerarik hoberena, enpresa hark zaldainaren desmantelatzea proposatzen zuelarik antzemandako arazo larriak eta konponketaren bideragarritasun ekonomiko eza zirela eta, azken hau orain frogatu delarik”, argitu du Javier Lezo Iruñeko Geroa Baiko zinegotziak.

    “Gastu hauei, zaldainaren egoera aztertzeko eskatu ziren txostenek balio izan zuten 135.000 euro gaineratu behar zaie, bai eta zaldainaren segurtasun elementuetan eta desmuntaketan erabilitako 50.000 euro baino gehiago eta gaur aurkeztu diguten konponketa proiektuaren 33.000 euro”, azaldu du. “Zaldaina horretara bideratu diren gastu hauek guztiek 800.000 euro baino gehiago batzen dute eta gutxienez diru hori berreskuratu dezan eskatzen diogu Navarra Sumari, zaldaina berri bat eraikitzearen alde ez egitearen akatsa harena baita”, gaineratu du Iruñeko Geroa Baik. Gainera, “une honetan ez dakigu zinbria eta karga dorreak jartzearen gastua zenbatekoa izango den”, adierazi du Javier Leoz zinegotziak.

    Geroa Bairen aburuz, “orain Zaldainaren erabateko konponketa beharrezkoa dela planteatzeak eta elementu hauek jartzearen beharrak, UPNk pasa den legegintzaldian mantentzen zuen argudioaren faltsukeria frogatzen du, aurreko gobernu taldeak afera politikoengatik zuela itxirik zaldaina alegia”. Bi elementu horien beharrak, pasa den legegintzaldiak UPNk minimizatu eta ukatu ere egiten zuen zaldainaren egoera kaskarra egiaztatzen du tamalez”.

    Azkenik, Iruñeko Geroa Baik “zinbria eta karga dorreen ipintzea premiaz egin dadin” eskatu du, “lehentasuna segurtasuna baita”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko