Itzuli

Iruñeko Geroa Baik onartezintzat jo du Navarra Sumak auzoetako prebentzio-taldeak kendu izana

Iruñeko auzoetako prebentzio-talde komunitarioek burutzen duten lana garrantzitsua eta beharrezkoa dela aldarrikatu du Udal taldeak

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Geroa Bairen aburuz “onartezina da Navarra Sumak Iruñeko auzoetako 8 prebentzio-taldeak deuseztatzea erabaki izana eta gaur egun auzo bakoitzeko elkarteek ematen dituzten zerbitzuak Udalak zuzenean kudeatzeko asmoa iragartzea”.

    Udal taldeak gogorarazi duenez “Geroa Bai beti egon da Iruñeko prebentzio-talde komunitarioen lanaren alde”. Gainera, nabarmendu duenez “taldeak osatzen dituzten prentsonak beti izan dira oso pertsona kolaboratzaile eta langileak, elkarteekin eta haurtzaro eta gazteria taldeekin harreman zuzena edukiz”. Halaber, Iruñeko Geroa Baik Navarra Sumaren aldetik burututako ekintzak deitoratu dituzte, “prebentzio-taldeen aldetik egindako ekarpena oso garrantzitsua izan baita auzoetako elkarte-ehunari dagokionez”.

    Udal taldeak “Navarra Sumak edukitako gardentasun gutxiko eta elkarrizketa asmo gutxiko jarrera” kritikatu du, “udal taldeek ez eta elkarteek beraiek ere jakin gabe hartu baita neurri hau, azken hauei Navarra Sumako zinegotziak emandako prentsaurrekoa baino ordu eta erdi lehenago informatuz”. Iruñeko Geroa Bai argi azaldu da: “Navarra Sumak burututako mota honetako ekintzek ez dute lortuko guk prebentzio-taldeen lana babesteari utz diezaiogun”.

    Errealitate honen aurrean, Iruñeko Geroa Baik “Iruñeko prebentzio-talde komunitarioei bere babesa” agertu die.

    Izena eman gure buletina jasotzeko