Iruñeko udal talde sozialistak Mayaren aurrekontuei emandako babesa de facto legegintzaldirako ituna dela iritzi du Iruñeko Geroa Baik
Koalizioaren iritziz, Navarra Sumak planteaturiko ildo nagusiei babesa emateko udal talde sozialistak jarraitutako ildoa ziurtatzen du akordio honek
Enrique Mayaren aurrekontuei alderdi sozialistak bere babesa emango dienaren iragarpenaren aurrean Geroa Baik ziurtatu duenez, “aurrekontu akordio hau de facto PSN eta Navarra Sumaren arteko legegintzaldirako ituna da, gobernura sartu gabe, logikoa den moduan hemendik aurrera talde sozialistak alor ezberdinen aldetik exekutatuko diren politikak bere egin beharko baititu”.
Iruñeko Geroa Bairen iritziz, “akordio honek Iruñeko Udal talde sozialistak jarraitzen zuen bidea ziurtatu du, Navarra Sumaren gobernu taldeak planteaturiko ildo nagusiei haien babesa emanez, alkatearen aukeraketarik hasita eta euskararen ordenantzaren aldaketaren onarpenarekin jarraituz, bai eta haur eskoletan aldaketekin, orube komertzialekin, energia hornitzailearen desagerpenarekin edo Iruñeko auzo ezberdinen mesedetan jarduten zuten prebentzio taldeen deuseztapenarekin”.
Koalizioak azpimarratu duenez, “Iruñeko talde sozialistak bere zuzenketetan planteatu dituen proiektuak oposizioko taldeen planteaturikoekin bat datozenez, horien onarpena Navarra Sumarekin adosteko aukera zuten, edo iaz egin genuen moduan, Maya jaunaren alkatetzari alternatiba aurrerakoia osatu nahi dugun taldeokin. Hala ere, Navarra Sumak planteaturiko politikei haien babesa emateko erabakia hartu dute, gure hiriarentzako hain oroitzapen ilunak dakarzkigun Barcinaren garaiko UPN eta udal talde sozialistaren arteko akordioak errepikatuz Iruñean”.
Azkenik, Geroa Bairen udal taldeak herritarrei helarazi nahi die “jarduera proposatzailearekin jarraituko duela, bai eta kasu honetan Navarra Suma eta Iruñeko talde sozialistaren udal jardueraren kontrol eta salaketa lanetan ere, Iruñeko herritar guztien bizi kalitatea hobetuko duten eta eragin soziala edukiko dute ekimenak proposatuz”.
Javier Leoz